Abenduak 3: EUSKARAREN EGUNA

2015ko abenduaren 2aAbenduak 3:  EUSKARAREN EGUNA

ZATOZ EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA JAI GIROAN OSPATZERA!

Neska-mutilentzako dantzak eta jolasak, tailerrak eta denborapasak egin ondoren, herritarren bilkura egitea proposatzen dizuegu iluntzean: plaza bete nahi dugu, herriko ikastetxeak, herriko kultur taldeak, herriko kirol elkarteak, eragileak eta norbanakoak batu eta pare bat dantza eta kantu dantzakantatuz. Ekitaldi horretara gonbidatu nahi zaituztegu bereziki. Zuen ohiko jardueran etentxo bat egin eta festa giroan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu beraz; ekarri, nahi baduzue, zeuen taldeko kamixeta; edo baloi, pala, musika-tresna edo egoki iruditzen zaizuena. Euskarak 365 egun.

EGITARAUA:

DANTZAKANTUDANTZA Plaza berrian

16:30 h. TXANTXARIAK: neska-mutilentzako dantzak, kantuak eta jolasak

18:00 h. TAILERRAK, aurpegi margoketa,… Kolore Anitzek bideratua

19:00 h. HERRITARREN BILKURA:

  • DANTZAK (Borobila, Courinta, 7 jauzi), Gure Kairen laguntzaz

(Ikusi https://www.youtube.com/watch?v=U9PsmgZWM-A&feature=youtu.be )

  • KANTUAK Kalean Kantuz eta Debako musika eskolaren laguntzaz:

Aberriaren mugak: https://www.youtube.com/watch?v=sP34ia3ENW0

Egunsentia: https://www.youtube.com/watch?v=JzHiHHFLkg4

Euskaldunak gara: https://www.youtube.com/watch?v=dOqJgCS505w

  • Ondoren, KANTUJIRA

(Eguraldi txarra egiten badu, frontoian izango da ekitaldia)

Abenduak 4.- NOLA BELZTU BEHAR ZURIA. Ispiluen gelan. 19:30 h.-20:30 h.

Joxan Artzeren poemarik berrienak oinarri hartuta poesia eta musika emanaldia sortu dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektibokoek: zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte