DEBA 100 hitzetan

2015ko urtarrilaren 26aDEBA 100 hitzetan

Debako Udalak eta Cardenas Fundazioak "II. DEBA 100 Hitzetan" literatur lehiaketaren deialdia atera dute. Aurten Deba ibaiarekin zerikusia izango duten lanak aurkeztu beharko dira, Debako Turismo Bulegoan, 2015eko martxoaren 31a baino lehen.

ONARRIAK

  1. Edonork har dezake parte
  2. Lanak euskaraz/gazteleraz sailkatuko dira
  3. Gaia. Deba ibaia (historia, paisaia,...)
  4. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango.
  5. Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko: lehenengoa 500eurotakoa eta
    2. saria 200 eurotakoa.
  6. Lanak paperean edo soporte informatikoan aurkeztuko dira. Paperean eginez gero, honela: gutunazal
    handi bat aurkeztu kanpoko aldean izenordea idatziz. Barruan, lana bera eta beste gutunazal bat sartu, kanpoko aldean pseudonimoa jarriz; barruan izen-deiturak, helbidea, adina eta telefonoa idatzi (nahi izanez gero, baita helbide elktronikoa ere).
  7. Lanak Turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2015eko martxoaren 31a
    baino lehen.
  8. Epaimahaia Kultura zinegotziak aukeratutako pertsonez osatuta egongo
    da eta haren erabakia apelaezina izango da.
  9. Lan guztiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira; hau da, Udala eta
    Cárdenas fundazioaren eskuetan eta haiek erreprodukzio eta hedapen
    eskubideak izango dituzte
  10. Lanak jatorrizkoak eta argitaratugabeak izango dira. Edozein kalte edo
    erreklamazio egonez gero partehartzaileak izango du ardura osoa;
    antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erantzukizunik
    izango
  11. Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar