Eguraldiari aurre eginez Urte Berriko Feria izan da gaur
2018ko urtarrilaren 6aGoizeko 9:00etatik aurrera herriko plazak baserriko produktuz bete zaizkigu. 12:30ean musika eskolako dantzariek dantza emanaldia eskaini dute Aldats pilotalekuan eta eguerdiko 13:00etan feriako lehiaketetako sari banaketa egin da Foruen plazan. Gaueko 21:00etan Idi proba saioa izango da Euskal Jolasen. Eskerrik asko feriara hurbildu zareten guztioi eta bereziki ferian parte hartu duzuen baserritar eta ekoizle guztioi.
2018ko Urte Berriko Ferian sarituak
Barazki lehiaketa:
- 1go saria, 300 €: Ezozi Etxeberria, Arizaga Baserria (Soraluze).
- 2. saria, 250 €: Miriam Arrizabalaga, Doniene-Berri Baserria (Deba).
- 3. saria, 200€: Karmen Etxeberria, Etxague Azpikoa Baserria (Bergara).
Fruta lehiaketa:
- 1go saria, 300 €: Antonio Iparragirre, Sagarmiña Baserria (Mutriku).
- 2. saria, 250 €: Urtza Sarrionaindia, Iodiberri goikoa Bekoa (Igorre).
- 3. saria, 200 €: Miren Agirrezabala, Oñatibitxi Baserria (Gabiria) .
Posturik onena, 150 €: Antonio Iparragirre, Sagarmiña Baserria (Mutriku).
Herriko posturik onena, 150€: Miriam Arrizabalaga, Doniene-Berri Baserria.
Epaimahaikideak: Alfonso Gonzalez, Ignacio Javier Larrañaga eta Joseba Elosua.
Baso kudeaketa onena, 150€: Nazario Agirregabiria, Txarrantxola Baserria (Endoia).
Deba bailarako ezti lehiaketa:
- 1go saria, 150€: Julian Villela eta Nagore Dorronsoro (Deba).
- 2. saria, 125€: Erlantz Olabarria (Bergara).
- 3. saria, 100€: Asier Martin Pagaldai (Bergara).
Epaimahaikideak: Jone Etxeberria eta Eladi Balerdi.
Gazta lehiaketa:
- 1go saria, 350€: La Leze (Araba).
- 2. saria, 300€: Andikana Saez de Bikuña (Araba).
- 3. saria, 250€: Jesus Ansola, Mausitxa Baserria (Elgoibar).
- Saritu gabeko Debabarrenenko gazta onena, 250€: Aritz Sudupe, Egixa gazta Doniene baserria.
Epaimahaikideak: Jesus Artola, Mireia Alonso, Jose Ramon Agiriano, Josu Mugerza eta Xabier Osa.