Deba

Hondartzek eta itsaslabar ikusgarriek, Kretazikoko kareharrizko mendiguneek, aztarnategi arkeologikoek, Santiago Bideak, monumentu gotiko paregabeek, gastronomiak eta gure festek denbora geologikoa eta milaka urtetako herri baten kultura eta tradizioa deskubritzeko aukera eskaintzen digute.

Euskal Kostaldeko UNESCOren munduko Geoparkea

Kokapena

  • Lurralde historikoa: Gipuzkoa
  • Eskualdea: Debabarrena
  • Hedadura: 51,9 km²
  • Biztanleria: 5.458 (2018)

Iritsi eta mugitu

Deba Gipuzkoako kostaldearen mendebaldean dago, Deba ibaiaren bokalean. Alboan duen eta Bizkaiako lurralde historikoarekin muga egiten duen Mutriku herritik oso gertu eta Zumaiatik ere kilometro gutxira. Hiru herriok Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute. Itsasoaren ertzean dagoen hiriguneaz gain, liluraz beteriko hainbat nekazal auzo ditu, horren adibide dira Itziar, Lastur eta Elorriaga. Eta hori guztia, paisaiek itsasoaren urdinaren eta mendien etengabeko berdearen arteko fusio bikaina osatzen duten inguru natural ezin ederragoan.

Historia

Hondartzak, olatuak eta flyscha

Karsta eta historiaurrea