Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko du Debako Udalak, GFA eta UEMArekin elkarlanean
Iaz Deban egin ziren errenta aitorpenen ia heren bat euskaraz egin ziren eta datozen urteei begira zifra hori handitzen jarraitzeko 2024ko errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Debako Udalak herritarrei. Gipuzkoan apirilaren 1etik aurrera ekingo zaio kanpainari.