San Roke jaiak 2017Gaur eguerdian aurkeztu da aurtengo San Roke jaietako egitaraua. Jai Batzordeak bost eguneko egitarau zabala antolatu du. Egitaraua turismo bulegoan izango dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/san-roke-jaiak-2017https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/san-roke-jaiak-2017/@@download/image/Portada.jpg
San Roke jaiak 2017
Gaur eguerdian aurkeztu da aurtengo San Roke jaietako egitaraua. Jai Batzordeak bost eguneko egitarau zabala antolatu du. Egitaraua turismo bulegoan izango dugu salgai, zezenketetarako sarrerekin batera.
Aurtengo San Roke jaiak gainean ditugu. Abuztuaren 14an emango diegu hasiera festei eta hilaren 18ra arte jai giroa nagusituko da Debako kaleetan zehar. Urtero bezalaxe, txupinazo, danborrada, entzierro eta zezenketak, San Roke dantza, kontzertuak, erraldoi eta buruhandiak ... eta beste hainbat ekintza izango ditugu gurean.
2017ko San Roke jaien egitarau osoa ikusteko, egin klik hemen.
1948. urtetik San Roke jaietako zezenen desenkajonamendua Osioko ikuiluetan egin izan da, urte hartan hasi baitziren Nafarroatik zezenak kamioietan ekartzen. Osioko ikuiluetan ikusleentzako tokia mugatua denez eta gero eta jende gehiagok ikusi nahi duen ekimena izanik aurten, festa batzordeak zezenen desenkajonamendua zezen plazan egitea erabaki du.
Ekimena behar bezala gauzatzeko arau batzuk bete beharko ditugu, besteak beste, zezenei ez zaie inon eta inolaz, ez plazan, ez ibilibidean deitu behar. Ikusleok gainera, plazako megafoniatik ematen diren jarraibide guztiak bete beharko ditugu. Plazatik Osiora egingo den entzierriloa, noski, korrikalaririk gabe egingo da. Jendea hesien atzean jarri ahal izango da eta ezer gerta ez dadin isiltasun osoa gorde beharko da.
Desenkajonamendua abuztuaren 13an, arratsaldeko 8:30ean egingo da, Lersundi kaleko entzierroko atean zezenen kamioia jarri eta gero. Lehenik, lau mantso aterako dira plazara, tokia ezagutu ondoren kamioko kaxen ateak zabalduko dira eta zortzi zezenak banan-banan irtengo dira kamioitik plazara.
Desenkajonamendua bukatu bezain azkar, kamioia kaletik kendu eta entzierroko ibilbidea itxiko da. Ondoren, udaltzainek eta laguntzaileek ibilbide osoa hustuko dute.
Zezenak eta lau mantso plazatik aterako direla iragarzeko txaplero bat botako da. Badaezpada, hauen atzetik beste bi mantso aterako dira plazatik Osiora. Zezenak Osioko ikuiluan behar bezala kokatu ondoren, bi txaplero botako dira ekitaldia bukatu dela adierazteko. Ordura arte ezingo da entziorroko ibilidera sartu.
ENTZIERROETARAKO ARAUAK
Entzierroak arrisku handiak ditu korrikalarientzat
Segurtasun neurriak zorrotz bete behar dira eta zorrotz betearaziko dira
Behar ez bezala korritzeak arrikusian jartzen du zure segurtasuna eta gainontzekoena.
Beste batzuren artean, erabat galarazita dago:
Mozkortuta edo drogen eraginpean saltaka egitea
Saltaka egiteko arropa eta oinetako desegokiak edukitzea eta traba egin dezaketen bizkar zorro edo bestelakoak eramatea
Abelburuei deitzea, errekorteak egitea edo haien arrta erakartzea
Ez bota ezer abelburuen bidera
Jausten bazara, ez zaitez jaiki buru guztiak pasa arte