COVID-19: urriaren 26tik aurrera udal zerbitzuetan moldaketak

Debako udalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzuetan aldaketak egongo dira bihartik aurrera, COVID-19ak eragindako egoeragatik. Aldakorra da egoera eta udalaz gaindiko administrazioek datozen egunotan hartuko dituzten erabakiek aldaketak egin behar izatea eragingo du. Bitartean, bihartik aurrera, urriak 26, zerbitzuek horrela funtzionatuo dute:
UDAL KIROLDEGIA
  •  Saio zuzenduak bertan behera. 
 
GAZTELEKUA
  • Itxita dago. 
 
OSTOLAZA UDAL LIBURUTEGIA
  • Hilabete honetako irakurketa tailerra bertan behera. 
  • Mailegu zerbitzua orain arte bezala, leihotik ematen da zerbitzua liburutegiaren ordutegian. 
 
KULTURA EKIMENAK
  • Datozen egunetakoak bertan behera. Tartean azaroaren 1eko organo kontzertua.
 
 GOZATUZ AISIALDIA
  • Ikastaroak bertan behera. 
 
UDAL MUSIKA ESKOLA
  • Ez da aldaketarik egongo. Jarduna bere horretan mantenduko da. 
 
UDALEKO HARRERA ZERBITZUAK
  • Orain arte bezala. 
 
EGUNEKO ZENTROA
  • Orain arte bezala. 
 
MERKATUA
  • Orain arte bezala. 
 
Mantentzen diren zerbitzuetan egoerak eskatzen dituen osasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuta lan egingo da. 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
covid-19-urriaren-26tik-aurrera-udal-zerbitzuetan-moldaketak
Kategorizazioa