Datorren astean hasiko dira Osio kaleko sarrera-irteerak hobetzeko lanakOsio kalean sartzeko ibilgailuentzako sarrera-irteerak hobetzeko helburuarekin lanak egingo dira bertan. Udal Gobernuak hartutako konpromisoa beteko da horrela. Oso egoera txarrean dagoen 2. zenbakia duen eraikina eraitsi egingo da horretarako. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/datorren-astean-hasiko-dira-osio-kaleko-sarrera-irteerak-hobetzeko-lanakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/datorren-astean-hasiko-dira-osio-kaleko-sarrera-irteerak-hobetzeko-lanak/@@download/image/Osio2.jpg
Datorren astean hasiko dira Osio kaleko sarrera-irteerak hobetzeko lanak
Osio kalean sartzeko ibilgailuentzako sarrera-irteerak hobetzeko helburuarekin lanak egingo dira bertan. Udal Gobernuak hartutako konpromisoa beteko da horrela. Oso egoera txarrean dagoen 2. zenbakia duen eraikina eraitsi egingo da horretarako.
Obra faseka egingo da. Lehena datorren astean hastea aurreikusi da, eta airean dauden instalazioak (Iberdrola, Telefonica, Orange, argiteri publikoa, etab.) behin-behinean desbideratzea, eta amiantoa kentzea izango dute helburu. Lehen aurreikuspena da astebetean egitea, baina gerta daiteke konexio elektrikoekin denbora gehiago behar izatea. Hortaz, lehen fase honen iraupenak baldintzatuko ditu hurrengoen hasiera datak.
Horiek eginda, aipatutako eraikina eraitsiko da. Horretarako errepidearen errail bat moztuko da, eta, Osio kalean sartzeko nahiz Osio kaletik ateratzeko ez denez tarterik geratuko, lan horiek egiten diren bitartean, Astillero kaletik emango da aldizkako pasoa. Fase honetan, segurtasuna bermatze aldera, fatxadak jaurtiketen aurkako gortinekin eraitsiko dira. Lan hauek ere astebete inguru irautea aurreikusi da.
Ondoren hondakinen sailkatzea egingo da (astebete inguruan). Eta amaitzeko, proiektatutako urbanizazioa. Azken fase honetan aurreikusten da airetik doazen kable guztien lurperatzea, asfaltatze-lanak eta margotze-lanak egitea. Hau ere beste astebetean egingo dela aurreikusten da.