Nagore Dorronsoro eta Rafa Bravo debarrek irabazi dituzte aurtengo 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren lehen sariak
Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak antolatzen duten 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren VI. Edizioaren sariak banatu ziren ostiralean, apirilaren 29an. Deba du gaia lehiaketak. Haren historiarekin, paisaiarekin edota, zuzenean edo zeharka, harekin lotuta dagoen edozerekin zerikusia izan behar dute aurkezten diren lanek. Euskarazko modalitatean lehen saria (300 euro) Nagore Dorronsorok irabazi du eta gaztelaniazko modalitatean Rafa Bravok.