Txaro Garatek, Gure Kaik eta Umeen egunaren antolatzaileek jaurtiko dute San Roketako txapligua
San Roke jaietan Umeen eguna antolatzen hasi zirela 70 urte beteko dira aurten. Hori aintzat hartuta, eta urte luzez horretan zein herria girotzeko beste hainbat lanetan aritu den Txaro Garate omentzea, eta txapligua berak botatzea erabaki du Kultura Batzordeak. Garaterekin batera egongo dira jaien hasieran Umeen eguna antolatzen duten kideak eta Gure Kai dantza taldekoak.