Gurasoen euskara batzordea sortzeko bilera deia
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/gurasoen-euskara-batzordea-sortzeko-bilera-deia
- Gurasoen euskara batzordea sortzeko bilera deia
- 2019-04-05T18:00:00+02:00
- 2019-04-05T19:30:00+02:00
- Seme-alaben hizkuntza ohiturak: zer egin dezakegu? Nola lagundu seme-alabei?
- Noiz 2019/04/05 18:00-19:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Agirre jauregiko ispiluen gela
- Kontaktu izena Amaia
- Kontaktu telefonoa 688663744
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Deban Gurasoen Euskara Batzorde bat sortzea aztertzen ari gara. Hainbat guraso arduratuta gaude seme-alaben hizkuntza-ohiturekin eta modu antolatu batean lan egin dezakegula uste dugu.
Lehen pauso bezala saio informatibo bat egin nahi dugu: batzorde batek zertan eta nola jardun dezakeen ikusi (eta interesa izango lukeen taldetxo bat osatuko balitz, aurrera egin).
Saio informatibo honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, beraz. Baina ez duzu, orain, beste inolako konpromisorik hartzen. Seme-alaben hizkuntza-ohituren gaia axola bazaizu, zatoz entzutera. Saio arina eta dinamikoa izango da.
Dinamizatzailea: Arrate Gisasola. Gizarte Hezitzailea. EBETE hizkuntza-zerbitzuetako kidea. Haur eta nerabeen hizkuntza-ohituren inguruan esperientzia handikoa.