Maiatzaren 13ra arte eman daiteke izena Kolorez blai udalekuetanAdinaren arabera banatutako bi txanda proposatzen dira Kolorez bai udaleku irekietarako. Bietarako izen-ematea datorren ostiralean, maiatzak 13, amaituko da. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/maiatzaren-13ra-arte-eman-daiteke-izena-kolorez-blai-udalekuetanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/maiatzaren-13ra-arte-eman-daiteke-izena-kolorez-blai-udalekuetan/@@download/image/DEBA Udalekus Kolore Anitz (10).jpg
Maiatzaren 13ra arte eman daiteke izena Kolorez blai udalekuetan
Adinaren arabera banatutako bi txanda proposatzen dira Kolorez bai udaleku irekietarako. Bietarako izen-ematea datorren ostiralean, maiatzak 13, amaituko da.
Uztailean egingo dira udaleku irekiak, adinari dagokion epeetan. Lehenengo txanda Uztailaren 4tik 15era egingo da, HH5 (2016) eta LH1-2 (2015-2014) mailetako haurrentzat. Bigarren txanda, berriz, uztailaren 18tik 29ra, LH 3-4-5-6 (2013-2012-2011-2010) mailetako haurrentzat. Astelehenetik Ostiralera 9:30etik 13:00etara izango da.
Izen-ematea Zuhatza euskara elkartearen bulegoan (Ifar kalea, 12) edo online hemen egin daiteke: labur.eus/kolorezblai2022.