Urte Berriko 43. Idi Probak14 izango dira 2019ko idi probatan lehiatuko diren idi pareak. Urtero bezalaxe, Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan izango dira norgehiagokak. Atzo hasi ziren eta hilaren 7ra bitarte, lau saio izango dira. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/urte-berriko-43-idi-probakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/urte-berriko-43-idi-probak/@@download/image/IDI PROBAK 2019.jpg
Urte Berriko 43. Idi Probak
14 izango dira 2019ko idi probatan lehiatuko diren idi pareak. Urtero bezalaxe, Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan izango dira norgehiagokak. Atzo hasi ziren eta hilaren 7ra bitarte, lau saio izango dira.
Atzo eman genien hasiera urte berriko 43. idi probei. Aurten 14 idi pare lehiatuko dira guztira. Lau saio izango ditugu, hilaren 7ra bitarte. Probak Euskal Jolas pilotalekuko probalekuan egingo dira, baita pisaketak ere, frogaren egun berean goizeko 10:00etan. Urtarrilaren 4an eta 7an, saioak gaueko 9etan hasiko dira. Atzokoak eta hilaren 4koak, ordea, arratsaldeko 6etan.