Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Goierriko, Debagoienako eta Debabarrenako alkateekin elkartu da Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa prestatzen aurrera egitekoBilera Elgoibarren izan da, eta bertan izan dira, hurrenez hurren, alkate andre hauek: Elgoibarko Maialen Gurrutxaga, Debako Alazne Txurruka, Arrasateko Maider Morras, Oñatiko Izaro Elorza eta Segurako Izarra Urdalleta.Gai honen inguruko hirugarren bilera da, joan den astelehenean Tolosaldeko ordezkariekin eta joan den astean Donostialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Buruntzaldea, Urola Kosta eta Urola Erdiko udaletako ordezkariekin izandako bileraren ondoren. Foru diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da, udal eskumenekoak izan arren, garraio publikoaren erabileraren segurtasunean eragina duten gaiak jorratzea, hala nola autobus geralekuak eta haien kokapena, indarkeria matxistarik gabeko espazioak lortzeko bidean aurrera egiteko. Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak dionez: “Honako protokolo honen helburua da garraio publikoan emakumeen segurtasuna bere osotasunean lantzea, alegia, joan-etorriak irauten duen denboran baina baita geralekuetan dauden bitartean edota haietara iristeko bidean daudenean ere, espazio horietan guztietan indarkeria matxistarik egon ez dadin. Hori dela eta, Gipuzkoako emakumezko alkateekin elkartu gara, administrazio guztien eskumena baita garraio publikoa zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta lehiakorra egiteaz gain, emakumeentzako segurua ere izatea”. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azahara-dominguez-mugikortasuneko-turismoko-eta-lurralde-antolaketako-diputatua-goierriko-debagoienako-eta-debabarrenako-alkateekin-elkartu-da-lurraldebusen-indarkeria-matxistaren-aurkako-lehen-protokoloa-prestatzen-aurrera-egitekohttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/azahara-dominguez-mugikortasuneko-turismoko-eta-lurralde-antolaketako-diputatua-goierriko-debagoienako-eta-debabarrenako-alkateekin-elkartu-da-lurraldebusen-indarkeria-matxistaren-aurkako-lehen-protokoloa-prestatzen-aurrera-egiteko/@@download/image/Noticia Protocolos (2).jpeg
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Goierriko, Debagoienako eta Debabarrenako alkateekin elkartu da Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa prestatzen aurrera egiteko
Bilera Elgoibarren izan da, eta bertan izan dira, hurrenez hurren, alkate andre hauek: Elgoibarko Maialen Gurrutxaga, Debako Alazne Txurruka, Arrasateko Maider Morras, Oñatiko Izaro Elorza eta Segurako Izarra Urdalleta.Gai honen inguruko hirugarren bilera da, joan den astelehenean Tolosaldeko ordezkariekin eta joan den astean Donostialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Buruntzaldea, Urola Kosta eta Urola Erdiko udaletako ordezkariekin izandako bileraren ondoren. Foru diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da, udal eskumenekoak izan arren, garraio publikoaren erabileraren segurtasunean eragina duten gaiak jorratzea, hala nola autobus geralekuak eta haien kokapena, indarkeria matxistarik gabeko espazioak lortzeko bidean aurrera egiteko. Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak dionez: “Honako protokolo honen helburua da garraio publikoan emakumeen segurtasuna bere osotasunean lantzea, alegia, joan-etorriak irauten duen denboran baina baita geralekuetan dauden bitartean edota haietara iristeko bidean daudenean ere, espazio horietan guztietan indarkeria matxistarik egon ez dadin. Hori dela eta, Gipuzkoako emakumezko alkateekin elkartu gara, administrazio guztien eskumena baita garraio publikoa zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta lehiakorra egiteaz gain, emakumeentzako segurua ere izatea”.