Nendo Dango
Tailerra
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/nendo-dango-1
- Nendo Dango
- 2015-11-08T10:00:00+01:00
- 2015-11-08T12:00:00+01:00
- Tailerra
- Noiz 2015/11/08 10:00-12:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
- Non Frontoia
- Kontaktu izena Itziarko Auzo Udala
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Uztin, konpost, ura eta haziak besterik ez dira behar. Bertako espezieak, eta inolaz ere ez inbasiboak. Sastraka eta zuhaixkenak, baita fruituenak ere, gerezi, haran, sagar eta beste. Zuhaitzetan, haritz eta arte ezkurrak, eroritako urrak, astigar eta ezkien haziak. Elorri zuri, intsusa, gorosti ...
Masanobu Fukuoka japoniarrak asmatua da NENDO DANGO (buztinezko bolak, hazizko bolak edo bonbak). Landa eremu hondatua berreskuratzeko erabiltzen dira bolak, baso berriak sortzeko, baita hiriguneetan ere, lurrak lorez edo zuhaitzez hornitzeko.
Tailerrean osatutako bolak egun batzuetan lehortzen lagako ditugu eta aste batzuk beranduago jaurtiko ditugu hor zehar.
Hemendik aurrera, zeuk egin zeure NENDO DANGO!