Euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten debarrentzat diru-laguntzak

Debako Udalak diru-laguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan 2021-2022 ikasturtean parte hartu duten herritarrei. Diru-laguntzok, langabezian daudenei, jubilatuei, edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, DEBABE Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute.

Baldintzak:

- Maila gainditu izana (ikastaro presentzialetan zein online bidezkoetan).

- EGAren kasuan, gainditu ezean, irakaslearen aldeko txostena.

- %85eko asistentzia ikastaro normaletan; barnetegietan, %100.

- UEUko ikastaroetan %100eko asistentzia.

- 2021eko irailetik 2022ko irailera bitartean egindako ikastaroa izatea. Ziurtatu beharko da ikastaroa egin bitartean Deban erroldatuta egon dela.

- Ikastaroa egin bitartean, langabezian egon izanaren ziurtagiria, jubilatu egiaztagiria edo ikasle agiria, bere kasuan.

- Eskaera orrian zehaztutako agiri guztiak aurkeztea. 

Diru-laguntza eskaera eta agiri horiek guztiak 2022ko urriaren 15era bitartean aurkeztu beharko dira Debako Udaletxeko Sarrera Erregistroan.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
euskara-ikasi-edo-ueuko-ikastaroetan-parte-hartu-duten-debarrentzat-diru-laguntzak
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.