Fredi Pelaez Trio
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/fredi-pelaez-trio
- Fredi Pelaez Trio
- 2019-07-05T23:00:00+02:00
- 2019-07-05T23:55:00+02:00
- Jazz kontzertua
- Noiz 2019/07/05 23:00-23:55 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Burugorri ostatua (Itziar)
- Kontaktu izena Itziarko Auzo Udala
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Trio honekin, Fredi Pelaezek bere Hammondarekiko eta Jazz musikarekiko pasioa garatzen jarraitzen du. Frediren Hammond organoa oinarri, bateriak eta gitarrak lagunduta, Jazzak ikutzen dituen hainbat estilo ezberdinetako konposizioak garatzen dituzte, beti ere inprobisazioa eta musikarien arteko komunikazioa bilatuta.
Fredi Pelaez: Hammond organoa
Euskal Herriko Goi mailako musika ikastegian Jazz Musikan lizentziatua. Pianoa bere lehen tresna izanik, organo Hammondarekin aditua. Parte hartu duen proiektuen artean Organiks, Dynamic trio, Carlos Bernal trio, CIF proyect etab. daude. Musikari bezala hainbat artista eta talderekin grabatu du: Sorkun, Marea, Ruper Ordorika, Baxter, Fontso, Korrontzi, Pello Ramirez, Kupela etab.
Hilario Rodeiro: bateria
Santiago de Compostelan perkusioa ikasi eta gero, Musikenen jazz baterian lizentziatu zen. Pamplona Jazz Orquesta, R.S.Faktor, The Good Time Rollers, CiTriC ... Inprobisazio elektronikoaren alorrean ere aritzen da, eta konpositorea ere bada.
Mikel Romero: gitarra
Gitarra klasiko eta elektrikoan goi mailako tituluduna. Organiks, Mikro, Dynamic Trio, FMA, Sorkun, Korrontzi, Urgabe ...