Mendi Jira

Andutz atzekaldeko hagin zaharrak
  • Noiz 2016/03/12 09:30-13:30 (Etc/GMT-1 / UTC100)
  • Non Itziarko frontoi paretik
  • Kontaktu izena Itziarko Auzo Udala
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Denboran zehar egingo degu oinez, aintzinako paraje eta zuhaitzak topatuz.

Hagina (Taxus baccata), balio handiko zuhaitza izateaz gain, esanahiz betetakoa da gure historian. Paleolitotik hasita, armak egiteko baliatzen zen, besteak beste.  Gipuzkoako armarriaren irudi, kondairazko landarea da euskaldunontzat. Etxetik urre, hor ditugu ale eder urri batzuk, gehienontzat erabat ezezagun.

*Oharra: edozeinentzako modukoa da ibilbidea.