Asteburu honetan ospatuko dugu Debarren EgunaKalean da Debarren Eguneko egitaraua. Maiatzeko hirugarren igandean ospatu ohi dugu debarrok geure eguna, eta oraingoan ere, hiru eguneko egitarau zabala prestatu du Udalak egun horren baitan. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/asteburu-honetan-ospatuko-dugu-debarren-egunahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/asteburu-honetan-ospatuko-dugu-debarren-eguna/@@download/image/Debarren eguna.z..jpg
Asteburu honetan ospatuko dugu Debarren Eguna
Kalean da Debarren Eguneko egitaraua. Maiatzeko hirugarren igandean ospatu ohi dugu debarrok geure eguna, eta oraingoan ere, hiru eguneko egitarau zabala prestatu du Udalak egun horren baitan.
Debarren eguneko egitaraua ostiral honetan abiatuko da, eta igandera arte luzatuko. Ekintza ugari izango ditugu asteburu osoan zehar, eta ez da jai girorik faltako Deban! Musika, zezenak, sokatira, erraldoiak eta dantzak izango dira, besteak beste, adin guztietako debar eta bisitarientzako.
Musikak emango dio hasiera egitarauari. Ostiralean, Kalean Kantuz taldea arituko da kaleak musikaz girotuz. Debako Musika Bandak eta Banda gazteak kontzertua eskainiko digute, ondoren, Elizako klaustroan.
Larunbatean, berriz, XXVII. Haur Margo Lehiaketa izango dugu goizean zehar. Debako gaiteroek girotuko dituzte kaleak eguerdian eta arratsaldean Euskadiko Sokatira txapelketaren finala jokatuko da Kalbeton zumardian. Horren ondoren, umeentzat entzierroa egingo da gurditxodun zezenekin; Debako Bandarekin kalejira eta Akerbeltz erromeria taldea, egunari amaiera emateko.
Hala eta guztiz ere, Debarren Egunak igandean izango du bere jardunaldi handia. Diana, entzierroa, meza nagusia San Roke ermitan, erraldoien konpartsen desfilea eta alardea, eta Gure Kai dantza taldearen aurreskua izango ditugu, besteren artean.