Otsailaren 16an egindako ez-ohiko osoko bilkuran 9.200.000€ inguruko aurrekontu bateratua onartu du Debako udalbatzak (Udalerako 7.680.000€, Itziarko Auzo Udalerako 1.065.000€ eta Deba Musikal Patronaturako 645.000€), eta Gipuzkoako Foru Aldunditik ia 4.500.000€-ko Foru Funtsa aurreikusten da.
Tene Mujikaren irudia eta lana argitara emateko bidean azken hilabeteotako emaitzak aurkeztu ziren atzo, otsailak 22, Debako Agirre jauregian. Nekane Goikoetxeak, Cira Crespok eta Belen Ibarrolak egindako lanak dira. Hiru lan. Horietako bat hiruek elkarlanean ondutako liburuxka, eta besteak Goikoetxearen eta Cresporen liburu bana.