Lehiaketa herritar orori zuzendua dago eta banaka edo taldeka parte hartzeko aukera izango da Interesdunek uztailaren 26a bitarte dute proposamenak aurkezteko, aurrez-aurre Gaztelekuan edota debakogaztelekua2@gmail.com helbidera bidaliz; sari gisa, Debalai elkartea osatzen duten dendetan gastatzeko 100€ko bonua emango da.
Debako Udalak adineko pertsonen beharrei modu integralean erantzuteko helburuarekin Zaintza Ekosistema berritzailea sortzeko prozesua abiatu du. Azterketa kualitatiboa egin ostean, zaintza egoeraren hausnarketa herritarra egingo da, pertsona ororen iritzi eta beharrak ezagutzeko.
Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean uztailaren 22an
Bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo da aurten ere Deban
Gaurtik aurrera, zuzenean, hondartzako aldagela edo kabinetan udaldi osorako, hilabeterako, aste beterako edota egunerako alokatu ahal izango dira toldoak
Segurtasunagatik itxiko da eremua, Ifar kalean kendu behar den zuhaitza dela eta
Jaialdia ekainaren 29an ospatuko da, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik 01:00era, Zumardiko kioskoan, eta gonbidatu gisa izango ditu Alexander Loop, Murxi, Olber eta BRGS artista euskaldunak. Musika esperientzia bikainaz haratago, eskaintza gastronomikoaz ere gozatu ahal izango da bertan, foodtrucken bitartez.
Alkateak argitu egin zituen EH Bilduk azken asteetan egindako adierazpenak eta azpimarratu zuen une oro gardentasunez eta seriotasunez jardun dutela herritarrei zerbitzuak bermatzeko. Kostaldeko herrietako alkateek egindako adierazpenaren harira, alkateak azpimarratu zuen Udalak behin baino gehiagotan adierazi duela sorospen zerbitzuari irtenbidea eman behar zaiola eta alderdikeriak albo batera utzita, elkarrekin adierazpen bateratua egitearen alde egin duela beti.
Uztaileko ostiral guztietan 22:00etan: antzerkia, literatura, kontzertu akustikoa, bertsoak eta askoz gehiago Plaza Zaharrean, Iturri Ondoan programazioaren eskutik
Taldetan banatuta prebentzioaren, zaintza arinen eta zaintza behar handien inguruan hausnartu zuten herritarrek atzoko ekitaldian eta ondoren gune bakoitzean jarritako kutxetan beren ekarpen eta proposamenak egin dituzten. Abiatutako prozesuaren helburua da, adineko pertsonen beharrei modu integralean erantzuteko Zaintza Ekosistema berritzailea sortzea.
Ekintza hau 16 urtetik beherako gaztetxoei zuzenduta dago eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Izen ematea Turismo bulegoan edota online egin ahal izango da uztailaren 15era arte.
Antolatutako ekintza guztiak pertsona gazteei zuzenduta daude eta besteak beste Lekeitioko kanpingera eta ur parkeetara irteerak, Elorrixan parrillada eta Donostiako Santa klara uhartera egun pasa egingo dira.
Dirulaguntzen helburu nagusia da laguntza behar duten herrialdeetan bizi-baldintzak hobetu eta garapen ekonomikoa eta soziala sustatzen duten proiektuak babestea. Laguntza hauek garapenerako lankidetza proiektuak sustatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde juridikoei zuzenduta daude. Interesa duten erakundeek uztailaren 29rako aurkeztu beharko dituzte proposamenak, Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.
Eva Kareaga eta Paula de Luisaren lanekin osatutako erakusketa da susterrak eta uztailean asteartetik-larunbatera 17:00etatik 19:00etara eta igandetan 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da Santa Maria elizako klaustroan