Erakusketa zabalik egongo da Udaleko Osoko Bilkura aretoan, ostiral eta larunbatean, 17:00etatik 20:00etara, herritarrek jaietako kartela aukeratu dezaten
Boccia modalitatean parte hartuko du eta Debako Udaletik zorterik onena opa diote udalerri osoaren izeneanBoccia modalitatean parte hartuko du eta Debako Udaletik zorterik onena opa diote udalerri osoaren izenean.
Uztailaren 12an, ostirala, 22:00etan, literatura, irudiak eta musika uztartuko dituen kultur emanaldia Plaza Zaharrean.
Uztailaren 27an, 20:00etan, Santa Maria Elizan doan eskainiko da Musika Alemaniarra II organo kontzertua, Amaia Larrayoz sopranoaren eta Santiago Banda organojolearen parte hartzearekin
Herriko hainbat guneetan, eta adin tarte guztientzat, ekimen ugari eta ezberdinak antolatu dira udaran ere kulturaz gozatzeko: erakusketak, hitzaldiak, musika emanaldiak eta bisita gidatuak, besteak beste.
Konponketa lanez haratago, tirolina, partxisa eta xake guneak berritu eta futbol eremuan belar artifiziala jarri du Udalak. Behin lan horiek guztiak amaituta, bihar garbiketa lanak egingo dira eta ondorioz, parkea itxita egongo da lanak amaitu bitartean.
Galdetegiaren bidez, Udalak Debako zaintza egoeraren hausnarketa herritarra egin eta herritarren iritzi eta beharrak ezagutu nahi ditu. Aurrez egindako analisitik eta herritarren ekarpenetatik abiatuta sortuko du Udalak Debako Zaintza Ekosistema, eragile, herritar eta erakundeekin elkarlanean.
Epaimahaiak aukeratutako 6 proposamenetatik Pablo Turrillasek aurkeztutakoa izan da herritarren gehien bozkatu dutena. Festetako protagonistak su artifizialak ikusten irudikatu ditu egileak jaietako kartelean, San Rokeetako elementu klasiko zein ezagunenetako bat, alegia.
Komunitatea indartuz Zaintza Ekosistema Lokala garatzeko Deba egiten ari den lana txalotu eta parte hartzera animatu ditu Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, herriko alkate Alazne Txurrukarekin batera. Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua Debako Udalean elkartu zen atzo eta herriko desafio eta beharrizanen berri izan zuten foru gobernuko kideek
Protokolo berriak biktimak babesteko eta indarkeria matxista desagerrarazteko bidean erantzun publiko instituzional eraginkorragoa eta koordinatuagoa eskaintzen du. Alazne Txurruka: Eguneratze honekin, Debak urrats bat aurrera ematen du indarkeria matxistaren aurrean erantzun integrala eta eraginkorra bermatuko duen Udal sendo eta koordinatu bat finkatzeko.
Abesbatzaren 30. urteurrenaren harira, herriko festei hasiera emateko gonbitea egin dio Debako Udalak, urte guzti horietan herriari egindako kultur ekarpenaren aitortza keinu gisa.
Bilera Elgoibarren izan da, eta bertan izan dira, hurrenez hurren, alkate andre hauek: Elgoibarko Maialen Gurrutxaga, Debako Alazne Txurruka, Arrasateko Maider Morras, Oñatiko Izaro Elorza eta Segurako Izarra Urdalleta.Gai honen inguruko hirugarren bilera da, joan den astelehenean Tolosaldeko ordezkariekin eta joan den astean Donostialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Buruntzaldea, Urola Kosta eta Urola Erdiko udaletako ordezkariekin izandako bileraren ondoren. Foru diputatuak azaldu duenez, topaketa horien helburua da, udal eskumenekoak izan arren, garraio publikoaren erabileraren segurtasunean eragina duten gaiak jorratzea, hala nola autobus geralekuak eta haien kokapena, indarkeria matxistarik gabeko espazioak lortzeko bidean aurrera egiteko. Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak dionez: “Honako protokolo honen helburua da garraio publikoan emakumeen segurtasuna bere osotasunean lantzea, alegia, joan-etorriak irauten duen denboran baina baita geralekuetan dauden bitartean edota haietara iristeko bidean daudenean ere, espazio horietan guztietan indarkeria matxistarik egon ez dadin. Hori dela eta, Gipuzkoako emakumezko alkateekin elkartu gara, administrazio guztien eskumena baita garraio publikoa zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta lehiakorra egiteaz gain, emakumeentzako segurua ere izatea”.
• Goizeko 12:00etan izango da, herritar orori irekia, udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bertan, abuztuaren 14tik 18ra bitartean antolatutako ekintza zein ekitaldien berri emango du Debako Udalak. • Behin aurkezpena amaituta, programak salgai egongo dira Turismo Bulegoan.
Ekitaldiak Santa Maria Elizan egingo dira eta arte munduko pertsona ospetsuek parte hartuko dute bertan. Ekitaldi guztiak doakoak dira, programazioaz gozatzeko interesa duten herritar guztien sarbidea bermatuz.
● 16 urtetik gorako artistek parte hartu ahal izango dute eta guztira, 8 sari banatuko dira.
Zaintza Ekosistema proiektu estrategikoaren baitan herritarrei zabaldutako inkesta erantzun duten herritarren %92ak zaintzaren inguruko kezka eta egungo eredua aldatzeko premia adierazi du. Bakardadea, askatasun galera, eragile zein baliabide ekonomiko falta edota zaintzaile direnen zaintza bera izan dira azaldutako kezka nagusiak; gehien errepikatutako eskaerak, aldiz, erakundeen gertutasuna, pertsonal gehiago edo adineko pertsonentzako egoitza egoki bat izan dira.
Abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dira herriko festak; aurten, Aitzuri abesbatzak emango die hasiera, txupinazoaren jaurtiketarekin. Programa osoa Debako Turismo Bulegoan dago eskuragarri, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
Udalak beirazko botilak biltzeko edukiontzi bereziak banatu dizkie Plaza Zaharreko establezimenduei. Era berean, herritarrei dei egin zaie beirazko botilak tabernetara itzul ditzaten.