Deban eta Itziarren Kolorez Blai udalekuak izango ditugu uztailean zehar. Izen-ematea maiatzaren 9tik 20ra bitartean egin beharko da. Informazio gehiagorako deitu 943 19 13 83 telefonora edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.
Maiatzaren 9tik 16ra, bizilagunen eta kanpoan diren bizilagunen hautesle errolda begiratu ahal izango da Udaletxeko arreta bulegoan, hautesleek beren datuak egiaztatu ditzaten
Debarren eguneko egitaraua kalean da pasa den ostiraletik. Aurten maiatzaren 15ean ospatuko da. Jai Batzordeak hiru eguneko egitarau zabala antolatu du Debarren Egunaren baitan.
Maiatzaren 13an liburutegia arratsaldez itxita egongo da (ohiko desinfekzio lanengatik), goizez: 9:30 - 13:30 bitartean zabalduko da
Betean enpresak igorritako ikuskaritza txostena Udalaren webgunean argitaratu da. Debako Udalaren 2014 ekitaldiko ondare eta aurrekontuei buruzko aldeko auditoria txosten honek salbuespen batzuk ditu. Laster, datozen ekitaldietako auditorietarako esleipen prozedurarako lizitazio iragarkia argitaratuko dute.
‘Geoparkeko baleazaleak’ omenduko ditu Europako Geoparkeen Astearen seigarren edizioak. Hamaika ekintza antolatu dira hiru herrietan: argazki-erakusketa, doako bisita gidatuak, “Euskal baleazaleen triskantza” dokumentalaren proiekzioak, Mendatako talaiara ibilaldi gidatua, Lasturko interpretazio gunearen inaugurazioa, Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia… Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu die Mutriku, Deba eta Zumaiako zein inguruetako herritarrei.
Debabarreneko eskualde garapenerako Debegesa agentziak sustatu du bisita; Denis Itxaso Gipuzkoako Ahaldun nagusiordea eta Turismo diputatuarekin batera izan dira Aldundiko Turismo zuzendaria, Maite Cruzado, eta Debegesako Turismo arduraduna, Cristina Iturriagagoitia. Eskualdeko kostaldeko bi herriak bisitatu dituzte, Deba eta Mutriku, arreta berezia eginez Euskal Kostadeko Geoparkeari.
Geoparkearen Astearen baitan, hainbat ekimen izango dira Deban datorren asteburuan. Ekimen hauek guztiak irekiak eta doakoak dira eta parte hartzeko interesa dutenek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena (943 19 24 52).
Telefono operadoreak 4G zerbitzua eskaintzen hasiko dira Deban. Teknologia berri honek mugikorreko datuak erabiltzerako orduan abiadura azkarraz gozatzeko aukera eskainiko die debarrei, eraikinen barnekaldeko estaldura hobetuko du eta hedadura geografikoa handituko du. Llega800 da 800MHz bandan 4G zerbitzuaren eta TDTaren arteko bateragarritasuna bermatzeaz arduratuko den erakundea.
Debako herrigunean bizi diren animalien jabeen artean 250 poltsa biodegradagarriko paketeak banatuko ditu Udalak. Ekimen honen helburu nagusia herriko berdegune eta bide publikoak garbi eta txukun mantentzea da. Bide batez, animaliak edukitzearen inguruko udal ordenantzaren edukiak zein diren gogorarazi nahi da.
Agirre jauregiko Ispiluen Gelan ospatu zen atzo “Pompilio Madrigal” liburuaren aurkezpena. Jende asko hurbildu zen idazlearen lan berria ezagutzeko asmoz.
Eibarko Udalak udal-euskaltegian egon daitezkeen beharrak betetzeko euskara-irakasleen lan-poltsa bat osatzeko erabakia hartu du. Lehiaketa bidez gauzatuko da eta interesatuek uztailaren 22ra arte izango dute eskabideak aurkezteko aukera.
Emakumezkoen futbola bultzatu nahian, 2016/2017 denboraldirako nesken hiru talde osatzeko apustua egin du Amaikak Bat Kirol Elkarteko zuzendaritza-taldeak. Neska gazteen taldea mantentzeko zailtasunak direla eta, interesa duten Debako edota inguruko neskei dei egiten zaie datorren denboraldian Amaiak Bat taldean jokatzera.
Uda Kirola 2016 programa prest da etxeko txikienen gozamenerako. Surf, body board, piraguismo, igeriketa eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Izen-ematea turismo bulegoan egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, Geoparkeak egunero-egunero eskainiko ditu bisita gidatuak; 500 jarduera baino gehiago programatu dira datozen hilabeteetarako. Bi irteera gidatu berri jarri dira abian: “Lasturko plaza”, umeei eta familiei zuzenduta, eta “Geoparkeko herriak”, Mutrikuko, Debako eta Zumaiako kultur eta itsas ondarea ezagutzera emateko proposamena. Informazio osoa eta erreserbak online geoparkea.com webgunean edota Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan.
Jai Batzordeak urtero ospatzen diren San Roke Jaiak direla eta, kartel lehiaketa antolatu du ondorengo oinarriekin:
DEBEGESAk bideratu eta banatuko ditu Debabarrenean LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Halaber, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei euren proiektuak gara ditzaten.
Atzo, ekainak 26, Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak ospatu ziren. Deban % 65,71ko partaidetza izan genuen bozka ematerako orduan.
Larunbat honetan, uztailaren 2an, udako erakusketa artistikoaren XII. edizioari emango diogu hasiera. Aurtengo protagonista Willy Berasaluce da eta “Hutsuneak” izenburupean bere azken lanak aurkeztuko dizkigu Santa Maria Elizako Klaustroan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren parean segurtasuna hobetzeko erabakia hartu du. Obraren aurrekontua 185.225,07 €-koa izango da eta lanak burutzeko bi hilabeteko epea aurreikusten da.