Partehartzaileek uztailaren 16tik 20ra bitartean aurkeztu beharko dituzte euren lanak udaletxeko kultura sailean. Kartel irabazlea aurtengo jaiak iragartzeko erabiliko da, eta 500 euroko saria lortuko du.
Debako I. eskultura lehiaketako irabazlea aukeratzea herritarren esku utzi du epaimahaiak. Aurrez aurre edo www.deba.eus web orrialdearen bitartez bozkatzeko aukera egongo da datorren astean zehar.
Surf, body board, arraun surf, zumba, krossfit eta xake ikastaroen eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako. Programa honen helburua da haur eta gazteek, ingurumenaz gozatu eta ikasten duten bitartean, udan kirola egitea.
Matrikulak irakurtzeko kamera-sistema bitartez, Astilleroko oinezkoen gunera sartzen diren ibilgailuak kontrolatuko ditu Udalak. Era berean, zeharbideko semaforo gorriei kaso ez egiteagatiko arau hausteak ere kontrolatuko dira. Kontrol sistema berria gaur, ekainaren 8an, jarriko da indarrean.
Debabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.
Bozkatzeko epea amaituta, Udalak antolatutako I. eskultura sariketak badu irabazlea. Willy Berasaluceren Etxola-15 lana izan da bozkatuena, eta honek hiru hilabeteko epea izango du, orain, artelana gauzatzeko.
Programatutako surf ikastaroek izan duten harrera ona ikusita, Udalak eskaintza zabaltzea erabaki du. Momentuz, arratsaldeko txanda irekiko da uztaileko bigarren asterako.
Udalak hamahiru gutunontzi jarri ditu udaletxeko sarreran, zinegotzi bakoitzeko bat. Hemendik aurrera, herritarrek buzoi horietan bertan utzi ahal izango dizkiete Udalbatzako kideei egoki irizten dituzten dokumentu edo ekarpenak.
"Etxalde baten omenez" izenburupean, Josette Dacostaren lanak ikusgai izango dira uztailean eta abuztuan. Debako erakusketa artistikoaren XIV. edizioaren inaugurazio ekitaldia larunbatean izango da, 13:00ean, Santa Maria elizako klaustroan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Deba, Getaria, Mutriku eta Zumaiako udalek hirugarrenez antolatu dute Nazioarteko Flysch Organo Zikloa. Igande honetan emango zaio hasiera organo zikloari, eta lehen kontzertuan Fritz Langen Metropolis proiektatuko da, Deban.
Debako hondartzara asteazken honetan, uztailaren 4an, helduko da azaleko minbiziaren aurkako prebentzio-kanpaina; baita hilaren 17an ere. Bertara hurbiltzen den herritar orori azaleko melanina neurtuko diote, eguzki-izpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutzeko asmoz.
Udala gertaeraren zergatia aztertzen ari da, arazoa lehenbailehen bideratzeko. Momentuz pasabidea ixteko erabakia hartu da, eta hango instalakuntzen egoera begiratzen ari dira.
Uztailaren 10etik 12ra, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatzailek Geoparkearen kudeaketa eta esparru ezberdinetan egin diren aurrerapausoak aztertuko dituzte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari beste lau urtez eutsiko dion erabakitzeko.
Helburua izan da, herritarren parte-hartzearen bidez, lau herrien ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea. Herri mailako sariez gainera, bi herri bakoitzeko, eskualde mailako sari bat banatu da Itziarren (Deba).
Ekimenak frutaren kontsumoa sustatu eta sasoikoak noiz diren jakitera eman nahi du. Lehen edizio honetan, Gipuzkoako itsasertzeko 6 hondartza bisitatuko ditu: Hondarribia, Donostiako Zurriola, Kontxa eta Ondarreta, Zarautz eta Deba.
Atzo Debako turismo bulegoan aurkeztu zuten FederArte Debarock Festibala. Gipuzkoako Surf Federazioak Udalari proposatutako ekimena da, eta aurrera eramateko beharrezkoa izan da eragile askoren lankidetza eta laguntza. Festibal honekin surfa kirol bezala sustatzea eta Deba Gipuzkoa eta Euskadi mailan gehiago ezagutaraztea bilatzen da, eta udaletik herritar guztioi animatzen zaituztegu egun horretarako antolatu diren ekintza guztietan parte hartu eta egun alaia pasatzera.
Udalak, Debako talde feministarekin batera, “Jaietan ere, gureak kaleak, egunak eta gauak” kanpaina aurrera eramateko erabakia hartu du. Horren bitartez, San Roke festak jai parekideak eta erasorik gabeko jaiak izatea bilatzen dute. Abuztuaren 14an SexuBizi babes gunea herritarren eskura egongo da zumardian, 01:00etatik 04:00etara.
Hogeita hamabostgarrenez antolatu du Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Debako Udako Musikaldia. Zikloari gaur bertan emango diogu hasiera, Kalakan eta L’incontro Duoren ekitaldiarekin. Kontzertuak abuztuko ostegunetan izango dira, arratsaldeko 8etan, Santa Maria elizan.
Gaur eguerdian, hilak 3, 2018ko San Roke jaien egitaraua aurkeztu da udaletxeko pleno aretoan. Bertan egon dira Pedro Bengoetxea alkatea, Iñigo Cambronero festa zinegotzia eta Raimundo Amutxastegi kultur teknikaria. Festak abuztuaren 14an hasi eta 19an bukatuko dira aurten, eta egitaraua turismo bulegoan dago salgai.