Uztailaren 22tik 28ra bitartean, informazio puntu mugikorra izango dugu Santiago hondartzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean abiatu zuen sentsibilizazio kanpaina hau, eta Debara helduko da datorren astean.
Herri mailako sariez gainera, eskualde mailako sari bat ere egon da.
Udala behaketa lanak egiten ari da, ur-benarrizak bere migrazioan atseden hartzeko Debako itsasadarra erabiltzen ote duen baieztatzeko helburuarekin. Pako Zufiaur ortinologoaren eskutik, eraztunketa zientifikoari buruzko jardunaldiak izango ditugu abuztuaren 28an eta 30ean (elebitan).
Abuztuaren 14tik 18ra jai giroa nagusi izango da. Izan ere, gaur arratsaldeko 6etan udaletxeko balkoitik Amagoia Arrietak txapleroa botako du, eta ondoren Josu Azkoitiak zapi gorria jarriko dio San Rokeri, musika bandak Debako Martxa jotzen duen bitartean. Gora San Roke!
Herriko kultur eta kirol jardueren berri telefonoan jaso nahi duzu?
Haitz-haundi margo elkartearekin eta Cardenas Fundazioarekin elkarlanean, Debako Kale Margo Sariketaren beste edizio bat antolatu du Udalak irailaren 14rako. Bestalde, lehiaketaren 50. urteurrena ospatu nahian, aurreko urteetako lehiaketetan parte hartu duten margolanen erakusketa izango dugu udaletxeko pleno aretoan.
Garapenaren aldeko lankidetzarako dirulaguntzak norgehiagoka prozedura bidez esleitzeko 2019ko deialdia egin du Udalak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago aurreikusten diren dirulaguntza-lerro ezberdinetarako.
Aurtengo abuztuan ere ikaragarrizko tonbola antolatu du herriko Caritas elkarteak. Boleto guztiak saldu ondoren, banatu gabeko sariekin azken zozketa egin zuten atzo, abuztuaren 23an.
Deban jokatuko da Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua. Yako Surf Eskolak, Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean, irailaren 7rako prestatu du kirol proba. Kategoria ofizialez gain, amateurrek ere izango dute txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera.
Pasa den astelehenean aurkeztu zuten Deban FederArte Elektrorock jaialdiaren bigarren edizioa. Surfa, kultura, ingurumenarekiko konpromisoa eta kirol inklusiboa uztartu eta sustatzea helburu duen festibala da, eta irailaren 7an egingo da Deban.
Lau hilabetez erabat itxita egon ondoren, datorren asteartean irekiko dute Deba eta Mutriku kostatik lotzen dituen GI-638 errepidea. Hala ere, obrak amaitu bitartean, erreietako bat egunez eta aldizka itxi egingo da, eta beraz, ibilgailuek beste erreia erabiliko dute txandaka.
Gaur, astelehena, irailaren 2a, arratsaldeko 18.00etan, Debako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien bilkura egin da. Bertan, honako adierazpena onartu dute:
Enplegurako orientazio zerbitzua berrezarri da Deban. Enplegu-bilaketarekin laguntzeko edota CV eta aurkezpen-gutunak idazten ikasteko, besteren artean, enplegu-orientaziorako bulegoa zabalik egongo da asteazkenero, 08:00etatik 15:00etara, Gizarte Zerbitzu sailean.
Plazak bete arte mantenduko dute zabalik Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa. Interesatuek matrikula inprimakia bete eta musika eskolako idazkaritzan entregatu beharko dute, edota musikaeskola@deba.eus helbidera bidali.
Mogel eta Zubi guraso elkarteekin batera, Udalak aisialdi eskaintza zabala antolatu du aurtengo ikasturterako ere. Euskaran oinarrituta, hainbat kultur jarduera proposatzen dira; hala nola, antzerkia, argazkigintza, sukaldaritza, robotika, bertsolaritza eta lindy-hop. Izen-ematea zabalik da irailaren 20ra arte.
Datozen lau urteotarako gobernu planaren inguruko lehen aurkezpena egin du Debako udalak. Gilen Garcia Boyra alkatearekin batera, Itziar Irizar Beristainek eta Nerea Arrizabalaga Badiola zinegotziek eman dituzte azalpenak agerraldian. Eragile eta udal langileen ekarpenekin osatutako plana, udazkenean egingo den ekitaldian aurkeztuko zaie debarrei. Deba berri baterako oinarriak jarriko ditu.
Eguraldia lagun, beste urte batez ospatu genuen atzo Debako Kale Margo Sariketa. 50. edizio honetan 28 lan aurkeztu ziren, eta horietatik 8 izan ziren sarituak. Lanak astebetez egongo dira ikusgai udaletxeko pleno aretoan, irailaren 16tik 22ra, hain zuzen.
Gurasoek sarri izaten dituzte hizkuntzen ikaskuntza prozesuaren eta erabileraren inguruko zalantzak eta kezkak. Horregatik, Debabarreneko udalok gurasoentzat lagungarri izan daitekeen materiala prestatu dugu, oraingo honetan Infografia formatuan.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren larunbatean, hilak 28an. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua izango du abiapuntu, goizez, 09:00etatik aurrera.
Euskal jaiaren testuinguruan, Debako Euskararen Historia Soziala dokumentala jendaurrean aurkeztuko da, debarren historia modu kolektiboan ezagutaraziz horrela.