Debako Udalak epe baterako administrari laguntzailea kontratatuko du. Lanbide zerbitzuaren bitartez egin behar da eskaera.
Emanaldia hilaren 4an izango da, arratsaldeko 8etan, Debako Santa Maria Elizan.
Irailaren 26an egindako udalbatzaren ohiko bilkurak aho batez onartu zituen gai zerrendan* landutako gaiak.
Irailaren 30etik urriaren 7ra bitarteko (biak barne) epea dago, bizilagunen eta kanpoan diren bizilagunen hautesle errolda begiratu ahal izango da Udaletxeko arreta bulegoan, hautesleek beren datuak egiaztatu ditzaten.
Herritarrei zuzendutako eraztunketa saio irekia egingo da urriaren 5ean. Azken saio irekia izango da aste honetakoa. Bertan parte hartu nahi duten herritarrek, Artzabalgo paduretara joan behar dute, goizeko 9:00etatik 12:00etara. Ornitologoak lagunduta egingo da saioa.
GI-638 errepidean trafiko mozketak egingo dira bi noranzkoetan, urriaren 1etik 4ra, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. GI-638ko 2+250 eta 3+200 puntuen artean. Alkolea tunelean obrak egiteko leherketak egingo dira.
Azken urteotan gero eta katu gehiago agertzen ari dira hondartzako eskoileran, azken bi urteotan arazo bihurtzeraino. Besteak beste, hondartzan sartzeagatik, txakurrekin liskarrak izateagatik edota jaten ematen dieten pertsonek ontziak lurrean uzten dituztelako.
Gilen Garcia alkateak eta Aritz Larrañaga euskara zinegotziak UEMAren batzarrean parte hartu dute asteburuan. Alkatearen esanetan, agintaldi hasieran, “besteak beste, Deba euskaldunago baten alde lan egiteko konpromisoa hartu genuen. Arnasguneak estrategikoak dira ildo horretan eta ezinbestekoa da UEMA”.
Debabarreneko Euskararen Ginkanaren lehen edizioa egingo da. Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izango dituzte talde lehiakideek. Aurtengo edizioan Hizkuntza-Ekologia izango da gaia.
Legegintzaldiaren lehen ehun egunak bete ditu Debako udal gobernuak. Hori aintzat hartuta, lehen egun hauetako lana aztertu eta baloratzeko tartea hartu du. “Hauteskunde kanpainan esan genuen moduan, herritarrak erdigunean jartzen saiatzen ari gara egiten ari garen lanean”, Gilen Garcia Boyra alkatearen esanetan.
Elkartasun azoka egingo da urriaren 19an, Plaza Zaharrean, 10:00etatik 15:00etara. Urtean zehar garapenerako lankidetzaren aldeko proiektuetan elkarteek egin dutena erakutsiko diete bertaratzen direnei. Ez da lehen aldia laguntza hauek ematen direna, baina bai azokaren bitartez urtean zehar egindakoa lana erakusgai jartzen dena.
Prentsaurrekoa egin dute Debako udaletxean Debako alkate Gilen Garciak eta Itziarko Auzo Udaleko alkate Arantza Egañak. Itziarko herritarren urteotako ibilbidea ez dela erraza izan aitortu dute biek eta hemendik aurrera elkarlanerako prestutasuna agertu dute. Harremanak normalizatzeko, batzordeari jite berria emango diote.
Azaroaren 10eko hauteskundeetarako hauteskunde-mahaien zozketa egiteko ez-ohiko plenoa egingo da, urriaren 23an, 12:30ean Udaletxeko bilera-gelan.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XIV. Tene Mujika beka sortu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena, ondorengo oinarrien arabera:
Herrian bertan hainbat ikastaro jasotzeko aukera izango da azaroaren ere, ohi denez, KZgunean. Arratsaldez izango dira azaroko ikastaro hauek. Lekuan bertan zein urrutiko formazioa jasotzeko aukeraz gain, gainontzeko orduetan nabigatzeko eta tutoretzak egiteko zabalik dago gela.
Urriko udalbatzaren ohiko bilkura hilaren 30ean egingo da, asteazkenez, 19:00etan, Udaletxeko batzar aretoan.
Berrituta datorren Debaberri udal aldizkaria jasotzen ari dira herritarrak egunotan. Debako udalak, gardentasunaren alde egin duen apustuari erantzunez eta herritarrekin zuzeneko komunikazioa sustatu asmoz, jada sortuak zeuden tresna komunikatiboak indartu eta berriak sortzeko determinazioa du.
2020rako ordenantza fiskalak izan dituzte aztergai urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, besteak beste. Aho batez onartu da apenas aldaketarik egitea datorren urteko zergei dagokionean. Gobernuko kide baten liberazioa onartu da eta Kataluniako egoera salatzeko adierazpen instituzionala ere egin du udalbatzak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Donejakue Bidea ezagutzeko bisitak antolatu ditu, azaroaren 17an, 23an eta 30ean. Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatuak, Debatik, Markina-Xemeinetik eta Gatzaga Buradonetik abiatuko dira.
Gaur egin diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa emateko eskubidea duten debarren %73k bozkatu du. Apirilaren 28an egindako hauteskundeetan baino 3 puntu inguru egin du behera parte hartzeak.