Abenduaren 22tik urtarrilaren 15era bitartean herritarrek aukera izango dute Debako aparkalekuen inguruan egin den berrantolaketa proposamenaren inguruan iritzia emateko. Debako eta Itziarko harrera bulegoetan jarri dira ekarpenak jasotzeko kutxak. Proposamena jasotzen duen azalpen bideoa ekoitzi du udalak. Bestetik, harrera bulegoetan daude planoak ikusgai eta etxez etxe ere banatu da proposamena jasotzen duen esku-orria.
Nork utzi du oinatz hori? izenburua duen tailerrak, Burugorri Elkartean egingo da, abenduaren 30ean, asteazkena, goizeko 11:00etan. Jarduera doakoa da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
2021eko urtarrilaren 4tik otsailaren 10era arteko epea dago, biak barne, 2020ko 4. hiruhilekoari dagokion zabor-bilketaren zergaren borondatezko ordainketa egiteko. 2020ko abenduaren 15 baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2021ko otsailaren 1ean. Helbideratu gabeko ordainagiriak, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urtarrilean.
Egindako moldaketarekin, eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilak 31 arte luzatzen da. Gogorarazten da, diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik 2021eko otsailaren 28 bitartean egin beharko direla. Bestetik, burututako jarduerak eta gastuak 2021eko martxoaren 31rako justifikatu beharko dira, fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta.
Astebururako eguraldi iragarpenaren arabera, hotz handia egingo du eta elurra egin dezake itsasoaren mailan ere. Izotzak sor ditzakeen arriskuei aurre egiteko hainbat neurri hartu dira Udalerrian. Izotza sortu ohi den lekuetan gatza botatzen ari dira brigadako langileak eta horrela egingo dute larunbatean eta igandean ere.
2020 urte amaieran hainbat lan egin ditu Udalak Debako kaleetan. Oinezkoen segurtasuna edota hainbat lekuetarako irisgarritasuna hobetuko dira horrela.
Abenduaren 22an jarri ziren herritarren esku udalerriko merkataritza eta zerbitzu entitateak laguntzeko Erosi Deban bonuak. 12.000 euro bideratu ditu Debako Udalak kanpainara. Oraindik establezimenduren batean bakarren bat gelditzen bada ere, gehienak erabili dituzte jada herritarrek. Kanpainaren balorazio ona egin dute merkatariek eta Udalak.
Sorozabal pasealekuko begiratokiaren paretan pitzadura bat sortu da. Teknikoak hori begiratzea joan direnean, pitzadura dagoen lekutik barrura, eta zezenaren estutua azpian, zulo handi bat dagoela ikusi dute. Hori horrela, Debako Udalak oinezkoentzat eremu hori ixtea erabaki du, herritarren segurtasuna berma dadin.
Batetik, Jon Abrilek emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du; bestetik, Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute.
Osakidetzak gaur, urtarrilak 18, publikatutako datuen arabera, Debako udalerrian azken 14 egunetan COVID-19aren kasu positiboen 586,83 intzidentzia-tasa metatua da 100.000 biztanleko. Hori horrela, eremu gorrian sartu da. Eta ondorioz, hainbat murrizketa aplikatuko dira bihartik aurrera.
Gaur, urtarrilak 20, Osakidetzak COVID-19aren kutsatze mailaren inguruan emandako datuen arabera, Deban 440koa da 100.000 biztanleko azken 14 egunetan metatutako intzidentzia tasa. Hortaz, eremu gorritik irten eta eremu laranjan dago une honetan Debako udalerria.
LANDAOLA elkarteak (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa), Eusko Jaurlaritzaren Elika Fundazioaren bidez, eta udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure udal ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren zati garrantzitsu bihurtu diren gure udalerrietako azokak bezalako zirkuitu laburrak dinamizatzen eta bultzatzeko egitasmoa sustatuko du, bai eta gure baserritarrengandik hurbileko, sasoiko eta produktu osasungarriak lortzeko ere.
Udal Gobernuak egindako aparkalekuen berrantolaketa proposamenari 88 ekarpen egin dizkiote herritarrek. Horietatik 47 emailez jaso dira eta 41 paperean. Ekarpenak aztertu eta herritar horiei erantzuna ematen ari zaie Udal Gobernua. Jasotako ekarpenekin proposamena hobetu ahal izango dela uste du Gobernuak. Aparkalekuen berrantolaketa definitiboa osatuko da ondoren, udaberrirako aurkeztuko dena.
Urte berria hastearekin batera, eta aurrera begira jartzeko, beharrezkoa da aurrekoaren balantzea egitea. Hori da, hain zuzen ere, Debako Udal Gobernuak egin duena. 2020 urtea berezia izan da eta eskatu du aurreikuspenak eta lehentasunak moldatzea. Horretarako gaitasuna izan du Debako Udal Gobernuak eta esfortzua egin du horiez gain aurreikusitako erronkei ere aurre egiteko. Balantze positiboa egin du Gobernu taldeak.
Egunotan egon dira ETB1 katean emititzen den Herri Txiki Infernu Handi saioko lagunak Deban. Herritarrekin elkarrizketak grabatu ondoren, otsailaren 3an, 18:30ean egingo da ekitaldia frontoian. Sarrerak Udaletxeko harrera bulegoan eskuratu daitezke gaurtik (urtarrilak 27) aurrera .
Azken urte hauetan egin den modura, aurtengoan ere, ondo bidean, uztailean Begiradak emanaldia izango dugu ITURRI ONDOAN egitasmoaren barruan. Izen-ematea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik.
Urtarrilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran onartu ditu Debako udalbatzak 2021erako aurrekontuak, EH Bilduren (6) eta Debarren Ahotsaren (4) aldeko botoekin. EAJ-PNVk kontra bozkatu du. Debako Udaleko aurrekontu kontsolidatua 9.066.529 eurokoa izango da. Udal Gobernuak egindako proposamenari hainbat ekarpen egin dizkio oposizioak eta horietako batzuk txertatu egin dira 2021erako onartu den aurrekontuan.
Cardenas fundazioak eta Debako Udalak antolatzen duten Deba 100 hitzetan literatur lehiaketaren 6. edizioa egingo da aurten. Euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak egongo dira. Lanak martxoaren 18a baino lehen entregatu behar dira Debako turismo bulegoan.
Debako Udalak eta Debemen Landa Garapen Elkarteak hausnarketa-prozesu bati ekin diogu, Landaola Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elika Fundazioak sustatutako "Gipuzkoako Azoken sarea" izeneko proiektuaren baitan.
Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren testuinguruan hainbat ekimen antolatu du Debako Udaleko bizikidetza batzordeak, garai hartan Euskal Herrian eta Deban bizi izan zen egoera gogorarazi eta herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin.