Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 52. edizioa izango da aurtengoa. 16 urtetik gorako margolariek parte har dezakete lehiaketan.
Herrian ekimen ugari izango dira FederArte Surfing Kulturaren baitan, haurrentzako ekintzak eta kontzertuak barne.
Gaur, irailak 11, egin da Debako 52. Kaleko Margo lehiaketa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketa da, 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dute. Saritu gabeko herriko lehen sailkatua Nora Movellan izan da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egongo dira lanak ikusgai, bihartik hilaren 19ra bitartean. Igandetan 12:00etatik 14:00etara; astelehenetik larunbatera 18:30etik 20:30era.
Abenduaren 9ra arteko epea dago aurtengo Tene Mujika Bekaren deialdian parte hartzeko.
Helduei eta gazteei zuzendutako aisialdirako eskaintza zabala osatu dute herriko hainbat eragilek, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean. Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.
Euskal jaia ospakizun garrantzitsua da Deban. Iazko etenaren ondoren, Eguna berreskuratzeko apustua egin dute Debako Udalak eta egunaren antolaketan parte hartzen duten herriko kultur eragileek: Gure kai dantza taldeak, Zuhatza Euskara Elkarteak, Kalean Kantuzek eta Kalez kale txistulari taldeak. Hala, irailaren 25ean egingo da Euskal jaia.
Joan den ostiralean Udalak jakinarazi zuen moduan, aurten Euskal Jaia egingo da. Irailaren 25ean, larunbatean, ohikoak diren hainbat ekimen berreskuratuko dira, egungo osasun egoerak eskatzen dituen baldintzetara egokituta.
Debako Udalak eta Itziarko Auzo Udalak abian jarri dute Klima eta Energia Plana egiteko proiektua. Plana uda hasieran hasi zen, eta udalerriaren plangintza estrategikoaren esparrua izango da, klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen arloan tokiko ekintza egituratzeko.
Goizeko 10etan elkartuko da taldea Anes Arrinda Pasealekuan eta tailerrak 3 orduko iraupena izango du. SEO Birdlifek Hegaztien eguna ospatzen du urriaren hasieran eta horren harira Euskal Kostaldeko Geoparkeak "Hegaztiak behatzeko hastapen-tailerra" antolatu du urriaren 3an, Deban.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Mutrikuko Ondarbeltz hondartzaren eta Debako zubiaren arteko oinezkoentzako pasealekua eraikitzeko obrak amaitu ditu. Horrela, jendeak kostaldeko bi herrien arteko sei kilometroak oinez egin ahal izango ditu, galtzadan ibili beharrik izan gabe.
Baikorra da, oro har, Udalak 2021eko hondartza-denboraldiaz egiten duen balorazioa. Denboraldia iazkoaren antzekoa izatea espero bazen ere, eguraldiak eraginda edota bestelako faktoreengatik, jende gutxiago etorri da. Edukiera gainditzeagatik ez da hondartza itxi behar izan egun bakar batean ere.
Atzo, irailak 30, egin zuen Debako udalbatzak ohiko osoko bilkura. Garai honetan ohikoa denez, 2022ko ordenantza fiskalen gaia landu zen. Itziar Irizar alkateordeak eta Ogasun zinegotziak bilkuran adierazi zuenez, Ogasun batzordean landu eta adostu ondoren eraman dute gaia osoko bilkurara.
Debako Udalak diru-laguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei.
Urrian, dena ondo bidean, hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak.
Hirukidek Debako eta udalerri mugakideetako familia ugariei dei egiten die, elkartearen lanaren berri emateko eta haien beharrak ezagutzeko.
Joan den astean Luzaro ikastetxeko laugarren mailakoek gure artean bizi edo atsedenaldia hartzen duten hegaztiak ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten.
Irailaren 30ean amaitu zen udako TAO denboraldia. Urriaren 1etik aurrera (eta printzipioz maiatzera arte), hortaz, honela funtzionatuko du aparkalekuen sistemak:
Azaroaren 5a arteko epea izango dute Beldur Barik 2021 lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren ikus-entzunezko lanak bidaltzeko. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketaren xedea ikus-entzunezko produkzioen bidez gazte hauek desberdintasun egoeren aurrean nola erantzuten duten eta indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin aurre nola egiten dieten erakustea da.
Debabarreneko udalek, Debegesarekin elkarlanean, energia berriztagarriei eta birgaitze iraunkorreko obrei buruzko aholkularitza zerbitzua jarri dute martxan. Energiaren Bulego Birtuala izena du zerbitzuak eta energia.debegesa.eus webgunean dago eskuragarri herritarrak bete behar duen inprimakia.
Debako eta Itziarko klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko plana egiten ari dira Debako Udala eta Itziarko Auzo Udala. Herritarren iritziak eta kezkak jaso nahi dira galdetegi bidez. Urriaren 15era arte zegoen epea astebete luzatuko da, beraz, 22ra arte bete daiteke inkesta, online edo paperean.