Abenduaren 21ean egin du Debako udalbatzak ohiko osoko bilkuran. Bertan landutako gai nagusia 2022rako aurrekontuena izan da. Udal Gobernuak aurkeztutako proposamena, beste alderdiek egindako zenbait ekarpenekin onartu da, EH Bildu (5) eta Debarren Ahotsaren (4) aldeko botoekin eta EAJ-PNVren (3) abstentzioarekin. 8,9 milioiko aurrekontu bateratua izango du Debako Udalak.
Gaztelekuan bonboien salmenta eta azokekin amaituta ekintza bereziak egingo dituzte neguko oporraldian.
Une honetan dagoen osasun egoera aintzat hartuta, eta ikusirik jende kopuru handia biltzen dela Urte Berriko ferian eta idi probetan, bertan behera uztea erabaki du Debako Udalak.
2022. urteko urtarrilaren 3tik otsailaren 10 arteko epealdian, biak barne, 2021eko 4. hiruhilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Herriko merkataritza sustatzeko egin den 'Lehen aukera herria' kanpainako bizikletaren zozketa bihar, urtarrilak 8, egingo da, kanpainaren hasieran iragarri zen moduan.
Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin kanpaina egin da abenduaren bukaeran. Joan den larunbatean, urtarrilaren 8an zozketatu ziren bizikleta eta trukatu gabe geratu ziren loteak.
Hondartza kaletik Ifar kalerako sarrera-irteerako gunea zabaldu egingo da, hala segurtasuna handituz. Hondartza kaletik joanda gaur egun zebra bidea dagoen lekuan bi loreontzi jarriko dira. Gaur egun, semaforoa gorrian dagoenean batek baino gehiagok erabiltzen du tarte hori eskuma aldera hartzeko, eta arriskutsua da.
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresatan berdintasun planak eta diagnostikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin du Emakundek.
Santa Katalinako bidearen asfaltatze-lanak egin dira 2021eko abenduaren amaieran. Horrela, aspaldi egindako eskaera bati erantzun zaio.
'Anderik Ande' izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu.
Urtarrilaren amaieran martxan hasiko da aurtengo Irakurketa Kluba. Lehehengo saioa urtarrilaren 26an egingo da, Pello Lizarralderen Argiantza liburuarekin. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da.
Indarkeriak gure egunerokotasunean noraino eragin digun ikusgarri egiten duen obra bat ekarriko du herrira Bizikidetza Batzordeak: 'Eta hik zer?' Baketik Fundazioaren antzerkiforuma. Obra honen asmoa, gure bizikidetzan hausnartzea da eta 3 galdera hauen inguruan ideiak partekatzea: zer gertatu zen eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin dezakegu etorkizunean berriz ere errepika ez dadin?
Goizeko 10:00etan elkartuko da taldea Artzabalgo aparkalekuan (Danobat) eta tailerrak 3 orduko iraupena izango du.
Atzo, urtarrilak 27, egindako ohiko osoko bilkuran landutako gai guztiak aho batez onartu zituen Debako udalbatzak, tartean gazteen aisialdirako lonjen erabilera arautzen duen ordenantza.
Ari da berreskuratzen ohiko itxura Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubia, eusten laguntzen zion burdinezko egitura gorria kenduta. Arazo berezirik sortu ez bada ere, pixka bat atzeratu egin dira lanak, eta aurreikuspena hilabete honetan amaitzea bazen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalari jakinarazi dio atzeratu egingo dela. Zenbaterainoko atzerapena izango duen ez du oraindik zehaztu Aldundiak, lanetako arduradunak hori aztertzen ari baitira.
Erregelamendua onartuta, lanak amaituta, eta une honetan azken ukituak egiten ari direla, laster zabaltzeko moduan egongo da Artzabalgo hilerri berria. Debako Udalaren asmoa da martxoa amaitu aurretik zabaltzea, eta hala egingo da ezusterik sortu ezean.
Asteon sinatu dute Debako Udalak eta Cita Alzheimer Fundazioak lankidetza hitzarmena 2022. eta 2023. urteetarako. ExerCita Estimulazio kognitiboko Programa eta zahartze aktiboko Cita GO-ON proiektua (bihotz-hodietako ohitura eta estiloak zainduz narriadura kognitiboa nola prebenitu behar den ikertzen duena) gauzatuko dira Deban. Lehena 2020an egin zen udalerrian lehen aldiz, eta bigarrena berria da.
Otsailaren 28an Catherine Meurisseren 'La levedad' liburua landuko da Irakurketa Klubean egingo den hurrengo saioan, Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean.
Debako Udalak Tene Mujika ilustrazio sariketa antolatu du Tene Mujika hil zela 40 urte bete diren ikasturtean antolatuko diren ekimen ezberdinetarako irudia sortu nahi duelako.
Otsailaren 25ean, 26an eta martxoaren 1ean egingo dira aurten inauterietako ospakizunak. Azken egun horretan Gaztelekuak antolatutako mozorro show-a egingo da frontoian. Inauteriak iragartzeko kaldereroak ere irtengo dira aurten kalera, bihar, otsailaren 19an, 19:00etan Agirre jauregitik abiatuta.