Ostegun honetan, hilak 19 hasi eta ekainaren 2ra bitartean, Europako Geoparkeen Astea ospatuko du Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian, hamahirugarren urtez. Ekimen hau Europan egun dauden 94 geoparkeetan egingo da aldi berean, tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera eman eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.
Gerra garaiko eta gerraosteko indarkeria jasan zuten emakume aitzindariak omentzea helburu duen 'Itzalpeko emakumeak' erakusketa ibiltaria zabaldu da gaur, maiatzak 19, Deban. Tartean dago Tene Mujika debarra ere. Ekainaren 26ra arte egongo da ikusgai Santa Maria elizako kalostran. Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, igande eta jai egunetan 17:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak egingo dira ekainaren 11n, 18an eta 25ean, 12:00etatik 13:00etara. Horietan izena eman behar da Udaletxeko harreran edo Turismo bulegoan.
Maiatzaren 20tik 29ra, bi astez, antzerkiz beteko ditu herriko kaleak Deban antolatutako jaialdiak. Urteak daramatza Goaz Antzerki Taldeak antzerki amateurraren jaialdi hau antolatzen, aurtengoa 35. edizioa izango baita. Debako Udalaren laguntza jaso du ekimenak.
Ekainaren 17ra arte eman daiteke izena Debako Udal Musika eta Dantza Eskolan 2022-2023 ikasturterako. Bulegoko ordutegia astelehenetik ostegunera 14:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 15:00etara.
Edonork parte har dezake, beti ere lan originalekin. Ekainaren 15eko 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira lanak udaletxeko harrera bulegoan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen zubia, gaur, maiatzak 26, arratsaldeko azken orduan zabalduko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez.
Maiatzaren 26an egin duen ohiko osoko bilkuran, Debako udalbatzak aho batez onartu du N-634 errepidearen ondoan, Artzabal auzoko 1 eta 13 zenbakien artean, espaloia egiteko proiektua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debako Udalaren arteko hitzarmena.
Debako ur-eremuetan dauden hondakinen inguruko sentsibilizazio lana egiteko hainbat ekimen sustatuko ditu Debako Udalak uda sasoian. Gaur egun, itsasoan, eta gure kasuan Deban, euskal balea biziko balitz, plastikoa jango luke. Hortik abiatuta egingo du Debako Udalak herriko hainbat eragileren lankidetzarekin 'Ur (h)ondoa garden' kanpaina. Hiru ur-gune desberdindu dira: Itsasoa, ibaia (itsasadarra), eta hondartza.
Urrats berria egingo da ekainaren 3an eta 4an Dagigun partaidetza prozesuan. Zumardiari buruzko prozesuarekin abiatu zen gunea, eta lehen emaitza ere eman du. Herritarrek Zumardiko espazioaren inguruan egindako ekarpenak jaso ondoren, Europako Next funtsetara proiektu bat aurkeztu du Debako Udalak partaidetza batzordearen bitartez.
Debako Bizikidetza Batzordeak antolatuta 'Mujeres en construcción' dokumentala emango da ekainaren 8an, 19:00etan, Kultur Elkartean.
Urtero egiten den Eskola Agenda 30eko udalbatzarra egin dute aurten ere ikasleek. Aurtengoa, pasa den urtetakoa ez bezala, presentziala izan da. Udalak, ikasleen eskaerei eta proposamenei erantzun die. Aurtengo ikasturtean Lehorreko Bizitza gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 30 programan. Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeak Debako Udalaren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza du.
Harkaitz Millan Kulturako diputatuak, Javier Leon obra zuzendariak, Gilen Garcia Debako alkateak eta Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak prentsaurrekoa egin dute Debako itsasadarreko zubia birgaitzeko lanen xehetasunen berri emateko. Zubiak Deba eta Mutriku lotzen ditu berriro, 2018ko uztailean zubiaren egonkortasuna arriskuan jarri zuen kolapso partzialaren ondoren.
Astelehenean, maiatzak 30, Debako Luzaro eskolako HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak 'Ur (h)ondoa garden' ekimenaren barruan hondartzako hondakinak jasotzen aritu ziren. Mailaka sailkatuta, Udalak banatutako zorroetan jaso zituzten asteburuan jendeak hondartzan utzitako hondakinak.
Udalak aisialdia euskaraz gozatzeko jarduerak eskaintzen ditu ikasturtean zehar, 'Gozatuz' ekimenaren barruan. 2021-2022 ikasturtea amaitu berri dute, eta egindako lanetako batzuk erakutsiko dituzte. Esaterako, gaztetxoen antzerkiko ikasleek, eta pintura, argazkilaritza, egur taila eta zeramikako ikasleek.
Arrakasta itzela izan du STEAM ekitaldiak eskualde-maila osoan eta pasadan ostiralean, hilak 3, sari banaketa ekitaldia egin genuen Izarra Centren. Bertan egon ziren erronkan parte hartutako ikastetxeak eta saria banatu zuten: Juan Carlos Abascalek, Ermuko alkatea, Gilen Garciak, Debako alkatea eta Debegesako presidentea eta Nagore Ruiz de Escuderok, epaimahaikidea. Ekitaldia Eleder Magoak gidatu zuen eta sariak banatzen ziren bitartean zientzia eta teknologiarekin lotutako magia trukoak egin zituen.
Iraulketaren kontrako sistema homologatu berria duten porteriak jarri berri dira udal kiroldegian. Poste obalatuak dituzte, istripuak ekiditeko. Gaur egun indarrean dagoen araudia betetzen dute, eta kiroldegiko erabiltzaile zein eskola-kiroleko parte-hartzaileen segurtasuna hobetuko dute.
Ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da uda denboraldia. Pandemia aurreko egoerara itzuliko da hori ere. Gilen Garcia alkatearen esanetan, “herritarrak, bertakoak nahiz kanpokoak gogo handiz daude hondartza bezalako gune naturalez gozatzeko, eta hori kontuan izanik Debako Udalak pandemia aurretik zeuden zerbitzu guztiak martxan jarri ditu”. Hondartzako pasealekuan egin beharreko konponketa guztiak amaitzear daude, eta uda denboraldia hasterako, amaituta egotea espero du alkateak.
Ikastaro hauek igerian ez dakiten haurrei, urari beldurra diotenei, flotatzeko gaitasunik ez dutenei etab. zuzenduta daude. Izan ere, ohartu gara herrian antolatzen ditugun bestelako udako jardueretan parte hartzeko garaian, eragina duela haurraren igeriketa mailak.
Pasa den ostiralean eta larunbatean, ekainaren 3an eta 4an, herritarrentzat informazio gunea antolatu zen udaletxeko arkupetan eta osoko bilkuren aretoan.
Euskal kultura sustatzea helburu duen Iturri ondoan egitasmoa uztailaren 1etik 29ra egingo da 2022. urtean. Azken bi urteetan osasun egoerak lekuz aldatzea eragin bazuen ere, aurten Plaza Zaharrera, iturri ondora bueltatuko da.