Neguko oporretarako egitarau oparoa prestatu du Debako Gaztelekuak2020a bukatzear dagoela eta urte "berezi" hau elkarrekin ukitu propio batekin amaitzeko helburuarekin prestatu dute neguko oporretarako egitaraua. Mugak-muga, datozen opor hauetan ezingo dira urtero lez egin ohi diren irteerak egin, baina ekintza berezia prestatu da 2005ekoekin elkarlanean: Gaztelekua lasergune bilakatuko dute. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/neguko-oporretarako-egitarau-oparoa-prestatu-du-debako-gaztelekuakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/neguko-oporretarako-egitarau-oparoa-prestatu-du-debako-gaztelekuak/@@download/image/Gaztelekua-neguko oporrak 2020.jpg
Neguko oporretarako egitarau oparoa prestatu du Debako Gaztelekuak
2020a bukatzear dagoela eta urte "berezi" hau elkarrekin ukitu propio batekin amaitzeko helburuarekin prestatu dute neguko oporretarako egitaraua. Mugak-muga, datozen opor hauetan ezingo dira urtero lez egin ohi diren irteerak egin, baina ekintza berezia prestatu da 2005ekoekin elkarlanean: Gaztelekua lasergune bilakatuko dute.
2020a bukatzear dagoela eta urte "berezi" hau elkarrekin ukitu propio batekin amaitzeko helburuarekin prestatu dute neguko oporretarako egitaraua. Mugak-muga, datozen opor hauetan ezingo dira urtero lez egin ohi diren irteerak egin, baina ekintza berezia prestatu da 2005ekoekin elkarlanean: Gaztelekua lasergune bilakatuko dute.
Opor egun bakoitzean adin tarte batek hartuko du parte. Goizeko 10:00-13:00 bitartean, ordubeteko jolas saioak izango dira eta ordu tarte bakoitzean 12 pertsonek izango dute lekua. Gaztelekuan eman beharko da izena abenduaren 20tik 24ra.
-Abenduak 28: 2008 urtekoak.
-Abenduak 29: 2007.
-Abenduak 30: 2006.
-Urtarrilak 4: 2005.
-Urtarrilak 5: 2004 eta 2003.
Laserguneaz gain, ohiko txapelketa klasikoak ere egingo dira, 2006ko gazteek antolatuta, aurtengoan ikuslerik gabe.
-abenduak 26-27: futbolin txapelketa.
-urtarrilak 2-3: ping-pong txapelketa.
Hau gutxi balitz, egunero zabalik egongo da Gaztelekua. Irailetik hona osasun eta segurtasun neurriengatik egiten den bezala, Gabonetan ere txanda sistemarekin jarraituko da.
-17:00-18:45 lehen txanda: 2008-2007.
-18:45-20:30 bigarren txanda: 2006-2003.
Zerbitzua egun berezietan itxita egongo da: abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1 eta 6.