Behin-behineko aldaketak autobus geltokian eta hondakinen bilketan

Lurra berritzeko lanak egingo dira apirilaren 25etik 29ra autobus geltokiko sarreran. Lanok autobus geltokia eta hondakinak biltzeko gunea behin-behinean lekuz aldatzea eragingo dute. Ahalik eta kalte gutxien eragiteko bi fasetan egingo dira. Eguraldiak laguntzen badu, eta ezusterik sortzen ez bada, apirilaren 29rako amaituko dira lanak.

Autobus geltokiari dagokionez:

  • Apirilaren 25ean eta 26an lurra altxatuko da, baina autobus geltokia ohiko lekuan egongo da.

  • Apirilaren 27tik 29ra autobus geltokia Gudarien Plazara eramango da.

  • Maiatzaren 2an berezko lekura itzuliko da.

Hondakinak jasotzeko ontziak:

  • Apirilaren 25etik 29ra Gudarien Plazara eramango dira.

  • Maiatzaren 2an berezko lekura itzuliko dira.

 

 

 

 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
behin-behineko-aldaketak-autobus-geltokian-eta-hondakinen-bilketan
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.