Debako Udalak lizitaziora atera du hondartzako toldo, aulki eta aldagelen zerbitzua
Zerbitzua ekainaren 13tik irailaren 14ra bitartean emango da Santiago hondartzan. Proposamenak maiatzaren 5a bitarte aurkeztu ahal izango dira, kontratatzailearen profilaren bidez.