Elorriagan San Sebastian Jaiak
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/elorriagan-san-sebastian-jaiak
- Elorriagan San Sebastian Jaiak
- 2014-01-17T00:00:00+01:00
- 2014-01-20T00:00:00+01:00
- Noiz 2014/01/17 00:00 - 2014/01/20 00:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Urtarrilak 17, Ostirala:
MUS TXAPELKETA: 4 errege - 4 ustel - 4 hamarreko
Izen ematea 22:00 etan irekiko da eta 22:30tan hasiko da txapelketa
Bikoteko 20€ ordaindu behar dira "Lau-Haizeta" Elkartean
SARIAK
- 350€ + txapela
- 200€ + trofeoa
- 100€
- 50€
Epaileak jarritako arauak errespetatu beharko dira
Urtarrilak 18, Larunbata
Goizean Ume jolasak eta ondoren Gorriti bere animaliekin
16:30 etan zaldi proba: Etxeberri eta Etxetxo
Gauean Urberu sagardotegian Izer eta Alabier trikitilariak izango dira. Bertan otar eder baten zozketa izango da
Urtarrilak 19, Igandea
11:00 etan Meza
Ondoren giza-proba izango da: Itziar eta Mendaro
Bertsolariak: Mantxi eta Zubeldia.
Karroza txakolindegira
14:30 etan Bertso Bazkaria izango da karpan. Bertan kalefazioa egondo da.
Nagusiak 20€ eta Umeak (14 urtetik beherakoak) 10€
Arratsaldean auzotarren arteko herri kirol saioa izango da.
Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen Arzallus trikitilariak izango dira giroa alaitzen
Urtarrilak 20, Astelehena
11:00 etan Meza
Ondoren idi-proba: Epiola eta Olarrea
Hau bukaten denean LUIS OSA (PAGUETA)ri omenaldi bat egingo zaio
Auzotar jubilatuen bazkaria izango da Toki-Alai tabernan
14:30 etan bazkaria izango da karpan. Bertan kalefazioa egongo da.
Nagusiak 20€ eta Umeak (14 urtetik beherakoak) 10€
Arratsaldean txokolatea egongo da Lau-Haizeta Elkartean
Egun guztian zehar Jagoba eta Maddalen Arzallus izango dira giroa alaitzen