Artisau azoka

  • Noiz 2020/08/29 11:00-20:30 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Zumardiko kioskoa
  • Parte hartzaileak Larunbatean artisau hauek egongo dira Debako azokan: Zuriñe Gredilla: egurraren taila Maderarte Geppeto: egurrezko eguzki-loreak, kutxak, bitxiontziak... Lohiart: buztinezko loreontziak, botilak, platerak eta kuenkoak. Vallantii Cosmetica Natural: kremak, gelak, fitoterapia... Txus Gruzeta: zilarra eta harriekin egindako bitxiak. Saskiak: gaztainazko saskiak. Telarista urbana: artilezko pasminak, fulareak, belarritakoak... Ahiztak: turbanteak, eskuz margotutako motxilak, poltsak... Kilikilima: eskuz margotutako aterkiak, pasminak eta telazko bisuteria. Txikidolls: goma ebarekin egindako produktuak. Kurunkun: oihalezko txotxongiloak. Agtz artelanak: diseinu esklusiboko kamisetak, soinekoak... Eguzkilore artisautza: zilarra eta harriekin eta arto orriekin egindako bitxiak. Gorakat: motxila eta poltsa esklusiboak. Kenika: zilarrezko bitxiak.
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

 

Hainbat artisauk euren lanak erakusteko aukera izango dute hilaren 29an Zumardiko kioskoan. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo dira postuak zabalik. Euria izanez gero, Estalitako pasealekuan eta Portu kalean egingo da azoka.