'Feminismoak. Lurraldeak. Gorputzak.' Nazioarteko jardunaldiak egingo dira urriaren 11n

Gorputzen, lurraren eta lurraldearen defentsa behar globalak dira. Pertsonen eskubideen urraketak, naturaren esplotazioak eta arpilatze etengabeek kalte larriak eragiten dizkie gizateriari eta bizitzari. Horren aurrean, Guatemala, Euskal Herria, Mexiko eta Honduraseko aktibistek lurraldearen defentsarako agenda bideratzeko zenbait erronka identifikatzeko eta horien inguruan hausnartzeko gonbitea egiten dute, tokikotik globalera eta lurretik gorputzera.

Herrialde, testuinguru eta errealitate desberdinetako esperientzien inguruko ikaskuntzak zabaldu nahi dira jardunaldietan, aldaketarako alternatibak eraikitzeko helburuarekin. Migrazio prozesuen, arrazakeriaren aurkako prozesuen eta afektu sareen (Feminismoak), esplotazio enpresak eta Ongi Bizitzea (Lurraldeak) eta sexu eta ugalketa eskubideen eta LGTBIQ+ pertsonen (Gorputzak) arteko loturak aztertuko dira. Elkartrukerako espazio honen helburua agenda globalak partekatzea eta koordinatzea izango da, baita herrien arteko elkartasuna indartzea da ere.

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
feminismoak-lurraldeak-gorputzak-nazioarteko-jardunaldiak-egingo-dira-urriaren-11n
Kategorizazioa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.