Antzerki Astea egingo da maiatzaren 21etik ekainaren 5era Goaz Antzerki Taldeak antolatutaEuskarazko antzerkia eta antzerki amateurra sustatzea helburu duen ekimenak, 35. edizioa behar zuen, baina iaz, osasun pandemiaren ondorioz ezin izan zen egin. Hortaz, maiatzaren 21etatik ekainaren 5era 34. Antzerki Astea egingo da, Debako Goaz Antzerki Taldeak Debako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Egitarau anitza osatu dute, tartean bi estreinaldirekin: Lezoko Orratx Antzerki Taldearena eta Debako Goaz Antzerki Taldearena. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/antzerki-astea-egingo-da-maiatzaren-21etatik-ekainaren-5era-goaz-antzerki-taldeak-antolatutahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/antzerki-astea-egingo-da-maiatzaren-21etatik-ekainaren-5era-goaz-antzerki-taldeak-antolatuta/@@download/image/Antzerki Astea.JPG
Antzerki Astea egingo da maiatzaren 21etik ekainaren 5era Goaz Antzerki Taldeak antolatuta
Euskarazko antzerkia eta antzerki amateurra sustatzea helburu duen ekimenak, 35. edizioa behar zuen, baina iaz, osasun pandemiaren ondorioz ezin izan zen egin. Hortaz, maiatzaren 21etatik ekainaren 5era 34. Antzerki Astea egingo da, Debako Goaz Antzerki Taldeak Debako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Egitarau anitza osatu dute, tartean bi estreinaldirekin: Lezoko Orratx Antzerki Taldearena eta Debako Goaz Antzerki Taldearena.
Urtero egiten ziren haurrei zuzendutako ekitaldiak aurtengoan ezin izango dira egin, baina datorren urtean berreskuratzeko esperantza dute antolatzaileek, Karlos Larramendik eta Josu Iriondok azaldu digutenez.
Sarrerak emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai.
“Debako Udalak kulturaren aldeko apustua egiten du eta herriko eragileekin elkarlanean ari da ahalik eta kultura eskaintza aberatsena egiteko”, Aritz Larrañaga kultura zinegotziaren esanetan. Kultura segurua eta osasuntsua delako, bizipoza ematen digulako hainbeste behar dugun une honetan. Debarrak gonbidatu nahi ditu Udalak antolatzen diren ekimenetan parte hartzera. Horretarako egoerak eskatzen dituen osasun neurriak hartuko dira.