Martxan da berriz ere Mugi-gela programaJoan den astean berrartu dute zaharren egoitzan Mugi-gela programa. 3. adineko pertsonak ahulegiak direnean erortzeko arriskua handia izaten dute. Jarduera fisikoan oinarritzen diren programak eta bereziki indar programak arrisku eta ahuldade horiek gutxitzeko ekimen eraginkorrak dira. Horietako bat da Mugi-gela.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/martxan-da-berriz-ere-mugi-gela-programahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/martxan-da-berriz-ere-mugi-gela-programa/@@download/image/zahartzaroa.jpg
Martxan da berriz ere Mugi-gela programa
Joan den astean berrartu dute zaharren egoitzan Mugi-gela programa. 3. adineko pertsonak ahulegiak direnean erortzeko arriskua handia izaten dute. Jarduera fisikoan oinarritzen diren programak eta bereziki indar programak arrisku eta ahuldade horiek gutxitzeko ekimen eraginkorrak dira. Horietako bat da Mugi-gela.
2017tik iaz arte egon da martxan Deban, COVID-19an ondorioz bertan behera utzi behar izan zen arte. Orain hasi den sei pertsonako taldeak ekainera arte jarraituko du. Urritik abendura bitarte, berriz, beste sei pertsonako talde batek parte hartuko du programan, 20 saio eginez. Osakidetzak hautatzen ditu parte hartzaileak.
Zahartzaroaren etorrerarekin batera, gaitasun funtzionalak, bihotzaren indarra eta arnas gaitasuna beherantz doaz nabarmen, eta horrek ahuldadea eragiten die pertsona helduei. Hainbat ikerketek baieztatu dute, erresistentzian, hanketako indarrean, giltzaduren mugikortasunean eta koordinazioan beherapenak izaten dituztela. Giharretako indarra galtzeak askotan beste pertsonen zaintzapean egotera behartzen ditu pertsona hauek, eta ez dira gai izaten beren kabuz egunerokoan moldatzeko.
Azken urte hauetan agertu diren ikerketa zientifikoen arabera, zaharrekin indarraren entrenamendu sistematiko bat aurrera eramanez gero, %40 hobetu daiteke indar gaitasuna.
Hainbat helburu ditu aipatu programak. Lehenik eta behin, pertsona nagusien ahuldadea zenbaterainokoa den jakitea eta horren aurrean, bakoitzari zuzendutako entrenamendu programa bat jarraitzea. Bestetik, ahuldadea jasaten duten pertsonek funtzionalitate hobea izan dezaten lan egitea. Pertsona bakoitzaren erresistentzia, indarra, malgutasuna eta oreka hobetzea.
Ariketa desberdinak egiten dituzte helburu horiek lortzeko; hala nola, bihotz erresistentzia hobetzeko bizikleta estatikoa, oinez ibiltzea..., giharrak handitzeko pisu libreak..., gaitasun funtzionala lantzeko eguneroko ohiko ariketak egin, eskailerak igo eta jaitsi... malgutasuna irabazteko luzaketa ariketak edota oreka hobetzeko ariketak.