XXVI. Challenge Zikloturismoa Gipuzkoa
XXV. Debako Bira
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/zikloturista-martxa
- XXVI. Challenge Zikloturismoa Gipuzkoa
- 2017-04-23T08:00:00+02:00
- 2017-04-23T13:00:00+02:00
- XXV. Debako Bira
- Noiz 2017/04/23 08:00-13:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
- Non Irteera: Foruen plaza
- Kontaktu izena Amaikak Bat T.T.
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
Arautegia
- DEBAKO XXV. ZIKLOTURISTA MARTXAn edonork har dezake parte.
- Kuota 20 eurokoa izango da eta Internet bidez egin beharko da. Federatu gabeek eta triatletek aseguruarentzat 8 € gehiago (28,00 €) ordainduko dute. Antolakuntzak ez die dirua itzuliko frogara etortzen ez direnei.
- Parte hartzaile guztiak Ertzaintza eta antolatzailearen aginduak jarraitu eta Trafikoko Arauak betetzera behartuta daude.
- Antolatzaileak eskubidea izango du araudi hau betetzen ez duena edota antolatzailearen esanak betetzen ez dituena frogatik kanporatzeko.
- Antolatzaileak laguntza mekanikoa ziurtatuko du ibilbidean. Matxura konponketaren eskulana dohainik izango da baina ordezko piezak ordaindu egin beharko ditu txirrindulariak. Bidean konpondu daitezkeen matxurak bakarrik edukiko dira kontuan, zulatuak izan ezik.
- Izen-ematea gehienez 400 partaiderekin itxiko da. Non?: kirolprobak.com web orrian apirilaren 22ra arte (23:59), eta CICLOS TURBINAn apirlaren 22ko 12:00ak arte.
- Helmugako kontrola 14:00etan itxiko da. Martxa bukaerako kotxea egongo da.
- Antolatzailea ez da arduratuko txirrindulariak eduki dezakeen istripuaz, eragile nahiz biktima moduan. Antolakuntza ez da horrelakoek ekar ditzaketen gastu edo zorroen erantzule egingo.
- Martxa hau ez da norgehiagoka bat. Froga honetan parte hartzeak arautegi honen ezagutza eta onarpena dakar.
- Antolatzaileak martxa honetako edozein atal aldatzeko eskubidea gordetzen du horretarako arrazoirik dagoela ikusten badu.
- Antolatzaileak izen-emate eskubidea gordetzen du.
- Irteera goizeko 8:00etan izango da. Hornidura Azpeitiko "KIRURI" jatetxearen parean egongo da.