Txotxongilo saioa: Euskal Herriko itsasoa
5 eta 12 urte arteko umeentzat
- https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/agenda/txotxongilo-saioa-euskal-herriko-itsasoa
- Txotxongilo saioa: Euskal Herriko itsasoa
- 2019-12-27T19:00:00+01:00
- 2019-12-27T20:00:00+01:00
- 5 eta 12 urte arteko umeentzat
- Noiz 2019/12/27 19:00-20:00 (Etc/GMT-1 / UTC100)
- Non Burugorri aretoa (Itziar)
- Kontaktu izena Lizarbe guraso elkartea
- Webgunea Webgunea ikusi
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal
"Euskal Herriko itsasoa" antzezlanak Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologiko elkarganatzen ditu: herensugea, lamiak, iparraizea, Hiru Mariak, olatu erraldoiak, edota Galtzagorriak, iratxo babesgarriak. Lan honen autoreek txotxongilo itxuraz birbiztu egin dituzte, ikusle txikiarentzat.
Laburpena
Eneko, bi galtzagorrirekin beti ibiltzen mutiko bat, itsas ondoko herri arrantzale batera joan da, bere aititerekin jaiegun batzuk pasatzera. Galtzagorrietako bat lagundu nahi izateagatik, Eneko itsasoan galdu egingo da. Han, Herensuge eta itsasneska bihurtutako Lamia maitemindua ezagutuko ditu. Itsasoaren kutsadura handia dela eta, Hiru Mariak itsas hobi baten hondoan daude, gaixorik. Enekok, Iparraizeak lagunduta, kutsadurarengandik askatuko ditu.