Agroekologiaren aldeko hirien sarean sartzea eta Milango Itunari atxikitzea onartu du osoko bilkurak aho batez
Atzo, irailak 24, ohiko osoko bilkura egin zuen Debako udalak. Hiriko elikadura politikari buruzko Milango ituna onartu eta Agroekologiaren aldeko hirien sarean sartzea erabaki zuen udalbatzak aho batez. Nerea Arrizabalaga Badiola Ekonomiaren Sustapena eta Landa Eremuaren Garapenerako zinegotziak egin zuen gaiaren inguruko azalpena: “Debak eta Itziarrek landa eremu handia dute baina gero eta utziagoak daude, itun honekin eta sarearen babesarekin baserri munduari bultzada bat emateko bidea hasi nahiko genuke”.