Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina Debara helduko da datorren asteanUztailaren 22tik 28ra bitartean, informazio puntu mugikorra izango dugu Santiago hondartzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean abiatu zuen sentsibilizazio kanpaina hau, eta Debara helduko da datorren astean.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hondakinen-sentsibilizazio-kanpaina-egingo-da-debako-hondartzan-datorren-asteanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/hondakinen-sentsibilizazio-kanpaina-egingo-da-debako-hondartzan-datorren-astean/@@download/image/20190618_112615.jpg
Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina Debara helduko da datorren astean
Uztailaren 22tik 28ra bitartean, informazio puntu mugikorra izango dugu Santiago hondartzan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainean abiatu zuen sentsibilizazio kanpaina hau, eta Debara helduko da datorren astean.
Hondakinen gaikako bilketaren garrantziaren inguruan eta gure itsasoan plastikoaren inpaktua ezagutzeko tailer ugari egingo dituzte aste honetan zehar; izan ere, hau da aurre egin beharreko ingurumen arazorik handiena.
AECC Gipuzkoarekin lankidetzan, larruazaleko minbiziaren kontrako prebentzio kanpaina ere egingo da. Eguzkitan denbora luzean egoteko ohitura arriskutsuak baztertzera bideratutako hezkuntza-ekintzak sustatuko dira, betiere herritarren larruazalaren osasuna hobetze aldera.
Informazio-puntu mugikor bat prestatu da, eta Debako Santiago hondartzan datorren astean egongo da, uztailaren 22tik 28ra bitartean.
Hondakinen sentsibilizazio kanpaina
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emaus Gizarte Fundazioak hondakinak modu egokian biltzeak duen garrantzian oinarritzen diren tailerrak prestatu dituzte uda honetarako. Plastikoak gure itsasoan sortzen duen arazoa ardatz hartuko dute, aurre egin beharreko ingurumen arazorik handienetako bat gure planetan.
Informazio leku mugikor baten bitartez daramate kanpaina aurrera, beste urte batzuetan bezala, eta Gipuzkoako hondartza guztietara iritsiko dira. Sentsibilizazio puntu honetan Gipuzkoako hondartzei buruzko informazioa ematen da, eta baita Life LEMA itsas-zaborraren bilketaren ingurukoa ere. Haurrei eta helduei zuzendutako tailer ugari egiten dituzte, plastikoaren arazoaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Larruazaleko minbizia prebenitzeko kanpaina
Sentsibilizazio kanpaina honekin batera, prebentzio espezifikoko kanpaina bat ere egingo da, herritarrak babestera bideratua, AECC Gipuzkoa elkartearen laguntzarekin. Larruazaleko minbiziaren kontrako prebentzio kanpaina bat da; hortaz, informazio eta prebentzio kanpaina, eta eguzkitan denbora luzean egoteko ohitura arriskutsuak baztertzera bideratutako hezkuntza-ekintzak sustatuko dira, betiere, herritarren larruazalaren osasuna hobetze aldera.
Debako Santiago hondartzan uztailaren 22tik 28ra egingo da kanpaina, eta ekintza ugari egingo dira: hondartzetan panel informatiboak jarriko dira eguzkitik babesteko neurriei buruzko informazioarekin; eguzkitan denbora luzean egotearen arriskuak eta eguzkiaren kontrako babes-faktoreei buruzko informazioa emango da; eta adingabeei zuzendutako aktibitate ludiko-hezigarriak egingo dira. Unitate mugikorrean berritasun gisa, aditu batek (nutrizionista, oftalmologo, sukaldari) ohitura osasuntsuak sustatzeko jarraibideak eta osasun-aholkuak emango ditu; eta azkenik, hondartzan aktibitate fisikoa sustatzeko zumba saioak gauzatuko dira.