EDAM, Emakumeen Defentsarako Arte Martzial ikastaroa hasten da.EDAM 2015-2016 ikastaroaren hasiera urriaren 5ean izango da, eta Udaleko Kiroldegian izango da.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/edam-emakumeen-defentsarako-arte-martzial-ikastaroa-hasten-dahttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/edam-emakumeen-defentsarako-arte-martzial-ikastaroa-hasten-da/@@download/image/edam.jpg
EDAM, Emakumeen Defentsarako Arte Martzial ikastaroa hasten da.
EDAM 2015-2016 ikastaroaren hasiera urriaren 5ean izango da, eta Udaleko Kiroldegian izango da.
Ordutegiak aldatzeko malgutasuna egongo da, goizetik arratsaldera, eta alderantziz. Horretarako, aldez aurretik jakinarazi behar duzue, adibidez, txandaka lan egiten baduzue.
Matrikula-epea zabalik jarraitzen du, eta hileko kuotak honakoak izango dira:
- Asteko saio bakarra (ordu t’erdi): 24,20 € (%21 BEZ barne)
- Asteko bi saio (ordu t’erdi bana): 48,40€ (%21 BEZ barne)
- Urteko matrikula: 10 €.
Ikastaroak herri-onura duenez, eta Debako Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen duenez, Kiroldegiaren bazkidea ez da izan behar ikastaro honetan parte-hartzeko, beraz Kiroldegiaren kuota aurreztuko duzue.
Ordainketak hilerokoak izango dira; zuen kontu korrontean helbideratuko dira eta hil bakoitzaren 10ean egingo dira.