Erronka berriei erantzuteko aurrekontu proposamena lantzen ari da Debako udal gobernua
2021eko aurrekontuak lantzen ari da Debako udal gobernua. Horretarako iaz landutako Gobernu Plana da oinarri, bertan zehaztutako 5 ardatzak (Udal Antolaketa, Gizarte Politikak, Tokiko Garapena, Kultura eta Herri Ondarea, eta Berdintasuna eta Parte-Hartzea), hain zuzen. Egoerak eskatzen dituen beharrei erantzuteko asmoz, dinamikoak izango dira aurrekontuak.