Hilerriko obrekin jarraitzea erabaki du Debako osoko bilkurak

Hilerriko lanak behin behinean gelditzea eta kontratuaren etetea onartzea, hala badagokio. Hori zen eztabaidatzeko puntu bakarra azaroaren 18ko ez-ohiko osoko bilkuran. Debarren Ahotsaren eta EAJ-PNVren botoekin obrekin jarraitzea erabaki zuen plenoak, EH Bildu, aitzitik, obrak behin behinean etetea mantentzearen alde agertu zen.

Gobernu taldeak azaldu zuen behin behinean obrak gelditzearen erabakia zergatik hartu zuen eta osoko bilkuraren esku utzi erabakia berrestea. Ingurumen fiskaltzak egindako salaketa jaso ondoren, eta ikusirik horren ondorioz sor zitekeen egoera, erabaki zuen Alkateak obrak behin behinean etetea egoera argitu bitartean. 

Denbora tarte horretan hainbat gestio egin ditu Ura agentziarekin, argitzeko obrekin jarraitzeko aukera badagoen, uneoro, zerbitzu juridikoek egindako gomendioei jarraituz. Eta Alkatetzak uste du, epe laburrean, falta den Uraren baimen definitiboa iritsiko dela.

Zoruaren legeak ematen dion eskumenaren baitan hartu zuen alkateak obrak eteteko erabakia, baimen guztiak ez zeudela uste baitu, plenoan bertan azaldu zuenez. Dena den, bozkatu aurretik, bertan hartutako erabakiaren kontrako erabakirik ez zuela hartuko hitz eman zuen. 

Bestetik, obraren kontratazio-organoa osoko bilkura denez (obrak dituen ezaugarriengatik), alkateak ulertu du hari dagokiola obraren inguruan erabakia hartzea, eta horrela egin du. 

EAJ-PNVren eta Debarren Ahotsaren ustez, berriz, ez dago inolako arrazoirik obrak gelditzeko. Gainera, Ura agentziak alkateak egindako gestioen ondoren bidalitako txostenak horretarako aukera ematen duela aldarrikatzen dute. Salatu dute, halaber, haien iritzia ez dela kontuan hartu obra gelditzeko erabakia hartzeko orduan. 

 

 

Layout
{ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27": { "@type": "slate", "value": [ { "type": "p", "children": [ { "text": "" } ] } ], "plaintext": "" } }
{ "items": [ "ce89eb0d-d19f-44dd-874a-944b4ba2bd27" ] }
Ezarpenak
yes
hilerriko-obrekin-jarraitzea-erabaki-du-debako-osoko-bilkurak
Kategorizazioa