Eragileen elkarlanari esker Liburuaren Eguna bi astez ospatuko du DebakDebako Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean Liburu Egunaren testuinguruan apirilerako hainbat ekimen antolatu ditu. Apirilaren 14an hasi eta 28ra bitartean. Amaia Sukiak, Luzaro eskolako zuzendariak; Mari Searak, ipuin kontalariak; Lourdes Gonzalezek, Kultur Elkarteko kideak; Estibaliz Beltran de Herediak, Ostolaza liburutegiko arduradunak eta Aritz Larrañagak, Debako Udaleko kultura zinegotziak, gaur aurkeztu dute egitaraua.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/eragileen-elkarlanari-esker-liburuaren-eguna-bi-astez-ospatuko-du-debakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/eragileen-elkarlanari-esker-liburuaren-eguna-bi-astez-ospatuko-du-debak/@@download/image/Liburuaren Eguna.JPG
Eragileen elkarlanari esker Liburuaren Eguna bi astez ospatuko du Debak
Debako Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean Liburu Egunaren testuinguruan apirilerako hainbat ekimen antolatu ditu. Apirilaren 14an hasi eta 28ra bitartean. Amaia Sukiak, Luzaro eskolako zuzendariak; Mari Searak, ipuin kontalariak; Lourdes Gonzalezek, Kultur Elkarteko kideak; Estibaliz Beltran de Herediak, Ostolaza liburutegiko arduradunak eta Aritz Larrañagak, Debako Udaleko kultura zinegotziak, gaur aurkeztu dute egitaraua.
Kultur sorkuntzaren aldeko apustua egin nahi du Debako Udalak Larrañagak azaldu duenez: “Oraindik ere ezingo ditugu ekimenak modu jendetsuan antolatu, baina uste dugu, batetik, kultura sorkuntzaren aldeko apustua egin behar dugula, eta bestetik, herritarrentzat kultura ekimenak, eta batez ere parte hartzea sustatzen dituztenak, antolatu behar ditugula. Herriari bizitasuna emanez horrela”.
Balioan jarri du antolaketarako modua elkarlana izatea. Izan ere, “elkarlan honi esker izaera desberdinetako ekimenak antolatzeko aukera izan dugu, guztiak ere literaturari lotuta”, azaldu du kultura zinegotziak.
Hala, irakurraldiak, heldu zein haurren literatur lehiaketen sari emateak, liburuen aurkezpenak... antolatu dira Deban eta Itziarren.
Maila handiko hiru idazlek haien liburu bana aurkeztuko dute. Horietatik bi, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten Tene Mujika bekari esker idatzitakoak dira. Apirilaren 21ean 'Bidasoan gora' aurkeztuko du Eneko Aizpurua idazleak Kultur Elkartean. Apirilaren 23an, berriz, Jon Alonsoren txanda izango da, eta 'Naparra kasu irekia' liburua aurkeztuko du Itziarren.
Bestetik, Urretxu eta Zumarragako Udalek ematen duten Iparragirre sariaren gaztelaniaz idatzitako poesiaren saria irabazi zuen 2020an Deban bizi den Rafael Bravok, 'La sombra del aire' lanarekin. Horren aurkezpena egingo du apirilaren 24an.
EGITARAUA:
Apirilaren 14an, 19:00etan, Ostolaza Udal Liburutegian, irakurketa kluba. 'Mujer de verso en pecho'.
Apirilaren 21ean, 19:00etan, Kultur Elkartean, Eneko Aizpurua Urteagak Tene Mujika bekarekin sortutako 'Bidasoan gora' liburuaren aurkezpena.
Apirilaren 22an, 19:00etan, Kultur Elkartean, 'Deba ehun hitzetan' lehiaketaren sari banaketa.
Apirilaren 23an , 19:00etan, Kultur Elkartean. Irakurketa Kultur Elkarteko liburutegian.
Apirilaren 23an, 19:00etan, Burugorri aretoan (Itziar), Jon Alonsok Tene Mujika bekarekin sortutako 'Naparra kasu irekia' liburuaren aurkezpena.
Apirilaren 24an, 19:00etan, Kultur Elkartean, Rafa Bravo Arrizabalagaren 'La sombra del aire' liburuaren aurkezpena. Iparragirre saria.
Apirilaren 24an, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Kultur Elkarteko plazan, Liburu azoka.
Apirilaren 25ean, Luzaro Ikastetxeko karpan, Umeen ipuin lehiaketaren sari banaketa.