FLYSCH BELTZA: Bisita Gidatua

Geoparkeko itsas hondoak eta flysch zaharrena
  • Noiz 2015/05/31 11:30-13:00 (Etc/GMT-2 / UTC200)
  • Non Turismo Bulegoan
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Debako hondartza bikainean eta itsas pasealekuan egiten den oinezko bisita honek aukera ematen digu, gidari espezializatu baten eskutik, Geoparkeko flysch ezezagunenaren hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko. 100 miloi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrikarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola Debako septariak

Prezioa: 8€  / - 12 urte: 5€

Beharrezkoak: jantzi eta oinetako egokian

Inskripzioak:  www.geoparkea.com/visitas-guiadas/el-flysch-negro

DATAK:

  •  Apirilak: 2 eta 10
  •  Maiatza: 3 eta 31
  •  Uztaila: 3-10-17-24 eta 31
  •  Abuztua: 7-14-21 eta 28
  •  Iraila: 13
  •  Urria: 4 eta 18