Aho batez onartu ditu udalbatzak ohiko osoko bilkuran landutako gai guztiakAzaroaren 24an batu da Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Itziarko Toki Entitate Txikiko 2. kreditu aldaketa egin da, horrekin batera, bi erakunde-adierazpen onartu dira. Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari lotutakoa eta Euskararen Egunari lotutakoa. https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/aho-batez-onartu-ditu-udalbatzak-ohiko-osoko-bilkuran-landutako-gai-guztiakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/aho-batez-onartu-ditu-udalbatzak-ohiko-osoko-bilkuran-landutako-gai-guztiak/@@download/image/Osoko bilkura 20221124.jpg
Aho batez onartu ditu udalbatzak ohiko osoko bilkuran landutako gai guztiak
Azaroaren 24an batu da Debako udalbatza ohiko osoko bilkuran. Itziarko Toki Entitate Txikiko 2. kreditu aldaketa egin da, horrekin batera, bi erakunde-adierazpen onartu dira. Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunari lotutakoa eta Euskararen Egunari lotutakoa.
Nagusiki baserri bideak konpontzeko bideratuko da kreditu aldaketaren diru-poltsa hori. Egingo diren lan batzuk bideak berritzeko izango dira, beste batzuk, berriz, luiziek eragindako kalteak konpontzeko. Arbalitz bidean eta Murgiko bidean egingo dira interbentzioak, esaterako.
Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela aintzat hartuta adierazpena onartu zuen udalbatzak. Adierazpen horretan, jasotzen da, emakumeen eta gizonen arteko benetako normaltasunerako bidean konpromisoa hartu duela Debako Udalak. Hurrengo puntuetan jasota:
Jai parekideak sustatzeko lanean jarraituko dugula. Bertan gerta daitezkeen erasoei erantzuteko eta prebenitzeko protokoloa eguneratuta mantenduz, herriko eragileekin batera (DIT, kultur eragileak...).
Debako Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugula, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean. Eta, azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Emakunderi emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu-partidak handitzeko eskatzen diegula, berdintasun-zuzendaritzak eta epaitegi espezializatuak modu iraunkorrean sendotzeko eta indarreko legedia berraztertzeko konpromisoa hartzeko.
Euskararen Egunaren testuinguruan, berriz, 'Arnasa eta bidea zabaltzen' izeneko, eta Udalerri euskaldunen adierazpen bateratua dena onartu du udalbatzak.