2022ko San Roke jaien balorazio oso ona egin du Kultura Batzordeak Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak normaltasun osoz egin ahal izan dira. Kultura Batzordeak balorazio oso ona egin du aurten San Roke jaien inguruan. Jaiak hasi bezperan, abuztuaren 13an, egindako Deba-Reus topaketak berotu zuen giroa.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/2022ko-san-roke-jaien-balorazio-oso-ona-egin-du-kultura-batzordeakhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/2022ko-san-roke-jaien-balorazio-oso-ona-egin-du-kultura-batzordeak/@@download/image/DEBA Dia del marinero (62).jpg
2022ko San Roke jaien balorazio oso ona egin du Kultura Batzordeak
Hiru urte itxaron ondoren San Roke jaiak normaltasun osoz egin ahal izan dira. Kultura Batzordeak balorazio oso ona egin du aurten San Roke jaien inguruan. Jaiak hasi bezperan, abuztuaren 13an, egindako Deba-Reus topaketak berotu zuen giroa.
Jaien aurkezpena egiterakoan Kultura Batzordea egitarau anitz eta aberatsa osatzen ahalegindu dela azaldu zen, bereziki azken hiru urteak gorabehera handikoak izan baitirelako familia askorentzat. Programatutako jarduera guztiak egin ziren, bat izan ezik, eguraldiagatik, abuztuaren 18an, neska-mutilentzako eguerdiko enbolatuak ezin izan ziren egin.
Gilen Garcia alkatearen ustez ere, aurtengo San Roke jaien balorazioa oso ona da. “Udalak herritarrei dei egin zien jai parekideez gozatzera, ingurua eta ingurukoak errespetatzera eta arduraz jokatzera, eta hala izan da. Eta hori herritarren jarrerari esker eta eragileek egindako lan handiari esker izan da. Gainera, guztiok geunden gogotsu, eta energia berezi bat sumatu dugu egun horietan, jendea gustura ibili da, azken aldian ez bezala gozatuz”.
Une hunkigarri bi ere aipatu ditu alkateak. “Jaiak hasteko unea bera berezia izan da, Txaro Garatek txapligua botatzea hunkigarria izan zen. Debari eta debarrei egindako ekarpena eskertu nahi izan genion”. Berarekin batera Umeen eguna antolatzen duten kideak eta Gure Kai dantza taldekoak izan ziren. “Debako eragileek herriari egiten dioten ekarpenaren adierazgarri dira horiek guztiak”.
Bigarren une berezia alkatearen ustez, “Umeen egunean 2019ko abuztuaren 1az geroztik jaio diren haurrei zapia banatzea izan zen. Asko ziren oraingoan, lau txandatan banatuta, eta emozioz beteta abestu genion bertsoa talde bakoitzari. Hor dugu Debaren etorkizuna, eta zor diegu ongi etorri berezia”.
Hortaz, oro har, jaiak oso ondo joan dira, ez da inolako gertakari larririk deitoratu behar izan eta inolako arazo larririk gabe igaro dira, eraso matxisten protokoloa ere ez zen aktibatu behar izan.