X. AKORDEOI TOPAKETA DEBANIgandean, apirilaren 6an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 18 Musika Eskoletako eskusoinu ikasle naiz irakasle Debako herrigunea musikaz beteko dute. Guztira 170 akordeoilari elkartuko dira, eta hauekin batera Debako Erraldoiak, Aitzuri Abesbatza, Goaz Antzerki Taldea eta Debako Musika Eskolako Dantzari, Gaitero, Koraleko ikasle eta irakasleak ere izango dira.https://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/x-akordeoi-topaketa-debanhttps://www.deba.eus/api/eu/aktualitatea/albisteak/x-akordeoi-topaketa-deban/@@download/image/akordeoitxikia.JPG
X. AKORDEOI TOPAKETA DEBAN
Igandean, apirilaren 6an, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 18 Musika Eskoletako eskusoinu ikasle naiz irakasle Debako herrigunea musikaz beteko dute. Guztira 170 akordeoilari elkartuko dira, eta hauekin batera Debako Erraldoiak, Aitzuri Abesbatza, Goaz Antzerki Taldea eta Debako Musika Eskolako Dantzari, Gaitero, Koraleko ikasle eta irakasleak ere izango dira.
12:00etatik aurrera kaleak alaitzeko asmoz Debako Erraldoi Taldeak lagunduta kalejira egingo dute eta ondoren, 13:00etan, Aldats pilotalekuan kontzertua izango da. Zuzendari lanetan Andima Egaña arituko da, balsak, pop-rock musika, euskal abestiak eta noski Debako kantak ere izango dira, besteak beste Verdelito Habanera eta Erraldien balsa.